Esa
|
Esa |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Yesa | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Zangozako merindadea Zangozaldea |
||
| Alkatea | Roberto Martínez Luiando (IXY, indep.) |
||
| Herritarra | esar | ||
| Koordenatuak | 42°37′12″N 1°12′10″W / 42.62°N 1.20278°WKoordenatuak: 42°37′12″N 1°12′10″W / 42.62°N 1.20278°W | ||
|
[[Fitxategi:|300px]] |
|||
| Eremua | 22,22 km2 | ||
| Garaiera | 500 m | ||
| Distantzia | 46,5 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31410 |
||
| Biztanleria | 254 bizt (2009) | ||
| Dentsitatea | 11,43 bizt/km² | ||
Esa[1] Nafarroako udalerria da. Zangozako merindadeko herri honek 254 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 48 kilometrora dago.
Zangoza Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatea zaborra biltzeaz arduratzen da Esan eta eskualdeko beste hainbat herritan.
Esa herriaren erdiguneaz gain, Nautica de Leire eta Lasaitasuna izeneko guneak ere daude.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Herria Nafarroa mendeabldean kokatzen da, Zangozako merindadearen muturrean. Herrira Iruña eta Jaka arteko errepidea hartuta ailegatzen da. Aragon ibaiaren ondoan kokatzen da.
Esak Irunberrirekin egiten du muga iparraldean; Huescako probintziarekin ekialdean; Ledearekin mendebaldean; eta Xabier eta Zangozarekin hegoaldean.
[aldatu] Klima
Herrigunearen kanpoaldean, Esako urtegitik gertu eta itsasoaren mailatik 487 metrora, Nafarroako gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]
Leireko mendizerraz bestalde, itsasoaren mailatik 759 metrora, Nafarroako gobernuak 1973an jarritako beste estazio meteorologiko bat dago.[3]
[aldatu] Esako urtegia
Udalerriaren ipar-ekialdean dagoen urtegia 1960ko hamarkadan eraiki zen eta Aragon ibaiaren urak hartzen ditu.
[aldatu] Ondarea
- Leireko monasterioa, XI. mendeko eraikina.
- Santa Maria baseliza
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 442 | 456 | 400 | 373 | 512 | 341 | 663 | 528 | 302 | 308 | 293 | 257 | 249 |
2008ko erroldaren arabera, hamalau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,79 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:
- Uztarroze - Izaba - Urzainki - Erronkari - Garde - Burgi - Esa - Xabier - Zangoza - Ledea - Irunberri - Nardoze Alduate - Ibargoiti - Elo - Noain - Cordobilla eta Iruñea
[aldatu] Politika
[aldatu] Udal hauteskundeak
2003an bezala, 2007an Esako alkate kargurako Agrupación de Electores San Virila (AESV) taldeko José Antonio Akerreta Martínez de Lagos; haren taldeak udaleko bost ordezkarietatik lau lortu zituen. Baliogabeko botoak bi izan ziren (emandako boto guztien %0,88). Abstentzioa %22,71ekoa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
| Maria Angeles Sanchez Pascual (AESV) | 123 | Bai |
| Jose Antonio Akerreta Martinez de Lagos (AESV) | 118 | Bai |
| Candida Ramallo Sanchez (AESV) | 102 | Bai |
| Juan Carlos Rojano Aguirre (AESV) | 97 | Bai |
| Roberto Martinez Luiando (VUY-LP) | 93 | Bai |
2011ko udal hauteskundeetan aurreko agintaldian oposizioko zinegotzi bakarra izandako Roberto Martínez Luiando aukeratu zuten alkate, Independientes por Yesa (IXY, 4 zinegotzi) zerrendarekin. AESVk hiru lortu zituen[4].
[aldatu] Udaletxea
- HELBIDEA: Rene Petit kalea, 9
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | José Antonio Akerreta Martínez de Lagos | |
| 2007-2011 | José Antonio Akerreta Martínez de Lagos | AESV |
| 2011-2015 | Roberto Martínez Luiando | IXY |
[aldatu] Kultura
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Jaiak abuztuaren 26an hasi eta aste bereko asteazkenean amaitzen dira, arratsaldeko zortzietan jaurtitako txupinazoarekin.
Esako "jai txikiak" abenduaren 26an ospatzen dira.
[aldatu] Euskara
Euskararen Foru Legearen arabera alde ez euskaldunean kokatuta dago. Hala ere, 2001eko erroldaren arabera, euskaldunen kopurua %7 ingurukoa zen, eskualdeko altuenetarikoa.
Hezkuntzari dagokionez, Irunberriko ikastola zentrorik gertuena dute esarrek.
[aldatu] Esar ezagunak
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Esari buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- (Gaztelaniaz) "Asociación Río Aragón / Yesa No"
- Herriaren erdigunearen ikuspegia Google Street View-n.