Leizaundia

Koordenatuak: 43°03′28″N 1°13′38″W / 43.05781°N 1.22734°W / 43.05781; -1.22734
Wikipedia, Entziklopedia askea
TheklanBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 02:42, 30 urtarrila 2010
Leizaundia
Datu orokorrak
Garaiera1.179 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°03′28″N 1°13′38″W / 43.05781°N 1.22734°W / 43.05781; -1.22734
MendikateaUrkulu mendilerroa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Probintzia Nafarroa Beherea
Mendizaletasuna
Ohiko bideaOrbaitzetako Lantegia
MendikatMendikat

Leizaundia Nafarroa Behereko Pirinioetako mendi bat da, Urkulu mendilerroa osatzen duten bostetako bat. Pirinioetako mendilerro hau osatzen duten bost mendietatik, txikiena da Leizaundia, 1179 metroko garaierarekin.

Abiapuntuak

Orbaitzetako antzinako arma lantegitik, Azpegiko lepo eta nekropolitik Organbidea izeneko mugako pasabidera iristen den bidetik abiatua behar da. Organbidean, mugaz gain, harrespila eta trikuharria ere badaude. Hemen, metro batzuk gehiagoz jarraitzen da bidea Donibane Garazi eta Ezterenzubirantz, ondoren, ezkerretarantz doan bide bat hartzeko, gorantz doana Leizaundiako txabolarantz. Tontorra oso hurbil geratzen da, iparmendebalderantz. Bertara iritsi aurretik, izena ematen dion osinetik igarotzen da. Tontorraren oinean Urkulu izeneko borda dago. Bertatik, mugalerroa jarraituz, hurbil dagoen Urkulu mendira igo daiteke.

Jeitsierarako, interesgarria da iparraldeko aurpegitik egitea, aurpegi hau estaltzen duen pagadia zeharkatuz. Donibane Garazirantz doan bidera irtetzen da, eta eskumatik Organbideare iristen da, eta ondoren hasierako puntura.

Esterenzubiko igoerak oso erraztuak daude Organbideako lepoko bideagatik.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa