Leo Fränkel
Wikipedia(e)tik
Leo Fränkel hungariar iraultzailea izan zen (Budapest, 1844 - Paris, 1896). Londresa erbesteratu zen, eta han Karl Marx ezagutu zuen; Langileen Nazioarteko Elkarteko (Lehen Internazionaleko) Kontseilu Nagusiko bazkide izan zen. Parisen bizileku hartu zuen (1867), eta XIII. barrutiko diputatu izan zen. Parisko Komunaren garaietan (1871), Laneko eta Industriako ordezkari kargua hartu zuen. Heriotza-zigorra eman ziotenean, Londresa ihes egin zuen. Berriro Hungariara itzuli eta langileen lehen batzarrak eratzen aritu zen. Bere aberrian aldi batean espetxeratua egon ondoren, erbesteratu eta Parisen hil zen.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
