Lido (kabareta)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kabareteko sarrera

Lido Parisko kabaret ospetsu bat da, ikuskizun handiko errebistak antzezten dituena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1946an, Clérico anaiek, Jean eta Joseph, "La plage de Paris" ("Parisko hondartza") deituriko saltoki bat erosi zuten, Eliseo Zelaien hiribidean, eta kabaret bat sortu zuten, Lido deitu zutena, jatorrizko apaindura, Veneziako Lido hondartza ospetsuan inspiratua baitzegoen. Kabareta, Sans Rimes ni Raisons ("Errimarik eta arrazoirik gabe") izeneko errebistarekin inauguratu zen, urte hortako ekainak 20an.

1977an, Lidoren jabeek, ondoko eraikin bat erosi zuten, kabaretak jatetxe bat izan zezan eta jende gehiago sartu ahal izateko. Ordutik, Lidok, 6.000 metro karratuko azalera du, eta 1.000 ikusle baino gehiagorentzako tokia.

Ikuskizuneko protagonistak Bluebell Girls eta Lido Boy Dancersak izaten diren arren, Lidon, artista ospetsuek ere lan egin dute, Shirley MacLaine, Elvis Presley, Lodia eta Argala edo Elton John kasu.

Lidoko ikuskizunen kostua oso altua da, eta, beraz, errebista bakoitzak, zenbait urte ematen ditu egitarauan.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lido (kabareta) Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 48°52′20.50″N 2°18′2.02″E / 48.8723611°N 2.3005611°E / 48.8723611; 2.3005611

  • (Gaztelaniaz)(Frantsesez)(Alemanez)(Portugesez)(Ingelesez)(Italieraz)Lido webgune ofiziala