Lifford

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lifford
Leifear

Lifford
Kale nagusia.
Estatua Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Flag of Ulster.svg Ulster
DonegalKerryMeathLeitrim col.png Donegalgo konderria
Herritarra Liffordar
Koordenatuak

54°49′59.87″N 7°28′55.27″W / 54.8332972°N 7.4820194°W / 54.8332972; -7.4820194Koordenatuak: 54°49′59.87″N 7°28′55.27″W / 54.8332972°N 7.4820194°W / 54.8332972; -7.4820194

Lifford non dagoen adierazten duen Irlandako Errepublika-ko/-go/-eko mapa
Lifford
Biztanleria 4.837 bizt. (2011)

Lifford (irlanderaz Leifear) Irlandako Donegalgo konderriaren ekialdean dagoen udalerri bat dago. Finn haranan dago, Finn ibaia, Mourne ibaia eta Foyle ibaia topatzen diren lekuan. Nahiz eta Irlandako Errepublikaren udalerri bat izan, Ipar Irlandako mugarekin aurrez-aurre dago, Foyle ibaiko zubiaren bestaldean Ipar Irlandako Strabane udalerrira iragan daitekelarik. 4.837 biztanle ditu, hauetatik 1.448 baino ez herrian bertan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lifford herria Manghus Ó Domhnaillek XVI mendean altxatutako gazteluaren inguruan eratuz joan zen.

1607ko Ulsterraren kolonizazioan Sir Richard Hansard izan zen inguruko lurretaz jabetu zena. Lurrak eskuratzearen ordainez Finn ibaia gurutzatzeko ferry zerbitzua ezarri beharra zeukan. Zerbitzu honek 1730 arte iraun zuen, zubia eraiki zen arte hain zuzen ere.

Gazteluari esker herria gotorleku britainiar garrantzitsua izan zen, 1920 Irlandaren banaketan Errepublikan sartzea erabaki zuen arte.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Udaletxe zaharra
  • Prior Endowed eskola
  • San Lugadius eliza


Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lifford Aldatu lotura Wikidatan