Logo (programazio-lengoaia)
Wikipedia(e)tik
Logo konputagailuen programazio-lengoaia da, normalean haurrei programazio-lengoaiak irakasteko erabilia. 1968an sortu zuen Seymour Papertek. Ezaugarri nagusietako bat dortoka-grafikoak dira. Dortokaren mugimenduak pantailaren ezkerretara, eskuinetara edo aurrera bideratuz, programatzaileek marrazki errazak egin ditzakete, eta behin marrazketaren ingurunea menderatzen dutenean, lengoaiaren ezaugarri korapilatsuagoak ezagutzen hasten dira; ezaugarri horiek LISP programazio-lengoaian oinarrituta daude, batez ere. Logo heziketarako lengoaiatzat hartzen da, nahiz eta enpresa batzuk saiatu izan diren programazioetako profesionalek ere gehiago erabil dezaten.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.