Lorient
Lorient An Oriant | |||
---|---|---|---|
Bretainia (eskualdea) | |||
Lorienteko Bokalea eta kaialdea. | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatua | Frantzia | ||
Eskualdea | Bretainia | ||
Departamendua | Morbihan (56) | ||
Barrutia | Lorient (burua) | ||
Izen ofiziala | Lorient | ||
Alkatea | Norbert Métairie (en) | ||
INSEE kodea | 56121 | ||
Postakodea | 56100 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 57.846 (2021eko urtarrilaren 1a) 434 (2021eko urtarrilaren 1a)/(2020ko urtarrilaren 1a) | ||
Eremua | 17,5 km² | ||
Dentsitatea | 3.303,54 bizt/km2 | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 47°44′45″N 3°21′59″W / 47.7458°N 3.3664°W | ||
Mugakideak | Quéven, Caudan, Lanester, Larmor-Plage eta Ploemeur | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1666ko ekaina | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Ventspils, Ludwigshafen, České Budějovice, Galway, Toluca de Lerdo eta Vigo | ||
http://www.lorient.fr/ |
Lorient (bretainieraz An Oriant) Bretainiako hegoaldeko kostaldean dagoen hiria eta portua da, Mor-Bihan departamenduan. Scorff eta Blavet ibaien bokalean dago.
Historia
1666. urtean sortu zen hiria, merkataritzako portu bat egiteko Indietako Konpainiari lurrak eskaini zizkiotenean. Lorienteko portua XVIII. mendean garatu zen baina Konpainia desagertu zenean (1770) base militar bihurtu zen. Bigarren Mundu Gerran zehar bonbardaketa ikaragarriak nozitu zituen Lorient hiriak.
Ekonomia
Ekonomia jarduera nagusiak industria (janari industria, ontzigintza, industria mekanikoa, ehungintza), arrantza eta turismoa dira. Aireportua ere badauka.
Kaia
Bizkaiko golkoan kokaturik, arrantza portu garrantzitsua dauka, Frantziako nagusietakoa Boulogne-sur-Mer eta Concarneau/Konk-Kernekoekin batera. Itsaspekoen base alemaniarra izan zen Bigarren Mundu Gerra garaian.
Kultura
1971. urtetik Lorienteko Interzeltiar Jaialdia ospatzen dute abuztuan.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lorient |
- (Frantsesez) Lorient/An Oriant hiriko webgunea
- (Frantsesez)"Festival Interceltique"
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.