Lost (telesaila)

Wikipedia(e)tik

(Losttik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lost
Formatua Telesaila
Iraupena 42 minutu gutxi gora-behera
Egilea J. J. Abrams, Damon Lindelof eta Jeffrey Lieber
Protagonistak Adewale Akinnuoye-Agbaje
Naveen Andrews
Henry Ian Cusick
Jeremy Davies
Michael Emerson
Matthew Fox
Jorge Garcia
Maggie Grace
Josh Holloway
Malcom David Kelley
Daniel Dae Kim
Yunjin Kim
Ken Leung
Evangeline Lilly
Rebecca Mader
Elizabeth Mitchell
Dominic Monaghan
Terry O'Quinn
Harold Perrineau
Emilie de Ravin
Michelle Rodriguez
Ian Somerhalder
Cynthia Watros
Herria Estatu Batuak
TB Katea ABC
Historia 2004ko irailaren 22a - gaur egun
Atalak 86 oraingoz

Lost (euskaraz Galduak) 2004. urtetik Hawaiin filmatzen den telesail estatubatuarra da. J.J. Abrams, Damon Lindelof eta Jeffrey Lieber dira bere sortzaileak eta ABC telebista kateak ekoiztu eta emititzen du.

Lehenengo denboralditik, arrakasta handia izan du, 15 miloi inguru ikusle izanik AEBetan eta Emmy eta Golden Globe bezalako hainbat sari irabaziz. Inoiz filmatu den telesailarik garestienetakoa da.

Eduki-taula

[aldatu] Istorioa

2004. urtean, Sydneytik Los Angelesera zihoan hegazkin batek, Pazifikoko uharte batean istripua izan du. Biziraunleek, laguntzarik iristen ez dela ikusita, bertan bizitzen ikasi beharko dute uharteko arrisku eta misterioei aurre eginez.

Bestalde, atal bakoitzean pertsonai nagusien bizitzen pasarteak kontatzen dira flashbacken bidez.

[aldatu] Denboraldiak

Guztira sei denboraldi egitea aurreikusita dago 2010 urtean seigarrenarekin amaitzeko.

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Lost atalak

Denboraldia Atalak Emisio urteak
1 25 2004 - 2005
2 24 2005 - 2006
3 23 2006 - 2007
4 14 2008
5 17 2009
6 - 2010

[aldatu] Pertsonaiak

Telesaileko pertsonaia nagusien zerrenda:

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Lost pertsonaiak

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Zenbakiak

Telesailean zehar zenbaki talde bat agertu da maiz hainbat eratan. Burrhus Frederic Skinner zientzilariak asmatutako Valenzetti ekuazioa osatzen duten zenbakiak dira kaosarekin lotuta daudenak.

  • 4, 8, 15, 16, 23, 42

[aldatu] Abizenak

Telesaileko hainbat pertsonaien abizenak filosofo, pentsalari edo zientzilari famatuetan oinarrituta daude.

[aldatu] Dharma ekimena

Dharma ekimena (Department of Heuristics And Research on Material Applications), 1970. urtean Gerald eta Karen DeGroot zientzilarien eskutik sortua izan zen Alvar Hanso enpresariaren Hanso fundazioaren finantziaziori esker. Uharte misteriotsu horretan, mota askotako ikerketak burutzen zituzten, estazio desberdinetan banaturik.

[aldatu] Estazioak

  • The swan (zisnea): Elektromagnetismoari buruzko ikerketak burutzen zituen.
  • The arrow (gezia): Defentsa estrategiak pentsatzeko erabiltzen zen.
  • The pearl (perla): Beste estazioen bideo zainketa burutzen zuen.
  • The staff (bastoia): Medikuntza ikerketak burutzen zituen.
  • The hydra (hidra): Ikerketa zoologikoak burutzen zituen.
  • The flame (garra): Komunikazioak kontrolatzen zituen.
  • The looking glass (ispilua): Komunikazioak kontrolatzen zituen.
  • The tempest (ekaitza): Esperimentu kimikoak burutzeko erabiltzen zen.
  • The orchid (orkidea): Espazio-denbora hausturak ikertzen zituen.
  • The lamp post (faroa): Irlatik kanpo ezagutzen den estazio bakarra da berau topatzeko erabiltzen zena.

80. hamarkadan Hanso fundazioak ekimena amaitutzat eman zuen baina ez dago argi benetan zer gertatu zen ezta zein egoeratan geratu ziren uharteko instalazio eta ikerketak. Gaur egun, Octagon Global Recruiting proiektuarekin berriro martxan jarri da.

[aldatu] Beste formatuak

Telesailaren arrakasta dela eta, beste formatu batzuetara zabaldu da.

[aldatu] Idatziak

Telesaileko unibertsoan oinarritutako hiru liburu idatzi dira arrakasta gutxirekin.

  • Endangered Species - Cathy Hapka
  • Secret Identity - Cathy Hapka
  • Signs of Life - Frank Thompson

Hilero, telesailari buruzko albiste, erreportai eta elkarrizketak eskaintzen dituen aldizkari ofiziala argitaratzen da.

  • Lost: the oficial magazine

[aldatu] Jokoak

2006an Xbox 360 eta Playstation 3 bideojokoetarako eta Windows PCren bidez ordenagailuetan jolasteko argitaratu zen lehen jokoa da. Protagonista Elliott Maslow argazkilaria da telesaileko istorioaren abioi berean bidaiatzen duena eta bere helburua uhartetik alde egitea da.

  • Lost: the video game

Interneten modu interaktiboan telesailarekin erlazionatutako fikziozko istorio batzuetan parte hartzeko joko desberdinak sortu dira denboraldi desberdinen arteko tarteetan.

  • The lost experience - Rachel Blake, Hanso fundazioan infiltratzen da beren jarduerak ikertzeko.
  • Find815 - Sam Thomas, Oceanic-Air empresako pilotu ohiak, 815 hegaldiaren istripua ikertzen du.
  • Octagon global recruiting / Dharma wants you - Dharma ekimenak mundu osoko jendea kontratatu nahi du bere jardueretan parte hartzeko.

[aldatu] Bereziak

Missing pieces edo mobisode delakoak, denboraldiak osatzen dituzten sekuentzia motzak dira eta zuzenean telefono mugikorretara deskargatzeko egin dituzte. Denetara hamahiru izan ziren guztiak Jack Benderren eskutik zuzenduak 2007 eta 2008 artean.

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Lost atalak

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak