Lotura ioniko
Lotura ionikoa sortzen da atomo batek beste bati elektroiak kentzen dizkionean. Elektroi truke horren ondorioz sortzen diren karga elektrikoek sortutako indar elektrostatikoek sortzen dute lotura ionikoa.
Lotura ionikoa sortzeko atomo elektropositibo bat (metal bat) eta atomo elektronegatibo bat (ez-metala) elkartu behar dira. Atomo elektronegatiboa izango da elektroia irabazten duena, ondorioz anioi batean bihurtzen da, eta atomo elektropositiboak elektrioia galtzen duenez katioian bihurtzen da. Elektroi trukearekin bi atomoek zortzikotearen legea betetzen dutenez, lotura ionikoa egonkorra izan ohi da.
Lotura ionikoa duten konposatuek indar elektrostatikoen bidez lotutako sare kristalino bat eratzen dute, non anioiak eta katioiak txandakatzen diren.
Lotura ionikoa duten konposatuen propietateak hurrengoak dira:
- Solidoak dira.
- Urtze- eta lurruntze-puntu altuak dituzte.
- Disolbatzaile polarretan disolbatzen dira.
- Solido egoeran ez dira korronte elektrikoaren eroaleak.
- Urtuak edo disolbatuak daudenean korronte elektrikoaren eroale onak dira.