Luis Enrique Martínez García

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis Enrique Martínez García

Bizitza
JaiotzaGijón1970eko maiatzaren 8a (53 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Sporting de Gijón B1988 / 1990275
Real Sporting de Gijón1989 / 19913615
Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa1990 / 199150
Espainiako 23 urtetik beherako futbol selekzioa1991 / 1992143
Real Madril1991 / 199615715
Espainiako futbol selekzio nazionala1991 / 20026212
Bartzelona Futbol Kluba1996 / 200420773
Asturias autonomous football team2000 / 200010
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
aurrelaria
Pisua73 kilogramo
Altuera190 zentimetro
Izengoitia(k)Lucho

luisenrique21.com
Twitter: LUISENRIQUE21 Twitch: luisenrique21 FIFA: 77892 UEFA: 12928 Edit the value on Wikidata

Luis Enrique Martínez García (Gijón, Asturias, 1970eko maiatzaren 8a) espainiar futbolari ohia eta entrenatzailea da. Paris Saint Germain taldeko entrenatzailea da, Ligue 1 ligan.

Jokalari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis Enriquek futbolari bezala bere hiriko bigarren taldean hasi zen jolasten, Sporting de Gijon B-n. Hemen urte bat igaro zuen eta 19 urterekin erakusten ari zen mailaren ondorioz 1989ko Irailaren 24an Sporting de Gijoneko lehengo taldearekin estreinatu zen Espainako lehenengo mailan, jokaldia 0-1 bukatu zen Malaga FC-aren irabaziarekin[1]. 90/91. denboraldian iada lehenengo mailako kontratua zeukan eta 35 jokaldietan 17 gol sartu zituen.

Gijonen erakutsi zuen mailarengatik Espainako talde askoren interesa sortu zuen baina azkenean Real Madrid F.K.rekin sinatu zuen soilik 20 urte zituenean 250 milioi pesetaren truke.[2] Talde honen zati garrantzitusa bihurtzen hasi zen gutxinaka eta 5 hurrengo urteetan 157 jokaldi jolastea lortu zuen. Klub txurian 22 gol sartu zituen. Hiriburuko taldearekin liga bat (94/95), Errege kopa bat (92/93) eta espainako superkopa (93/94) irabazi zituen.

96/97 denboraldian `Lucho´ Bartzelonara ailegatu zen eta 8 urte igaro zituen kataluniako klubean[3]. Hemen jokalari bezala izan zuen etaparik luzeena bizi zuen. Guztira 338 partidu jokatu zituen eta hauen artean 117 gol sartu zituen. irabazi zituen txapelketen artean 2 Errege kopa (96/97 eta 97/98), 2 liga (97/98 eta 98/99) eta espainako superkopa bat (1996) irabazi zituen. 2003an Bartzelona utzi zuen eta futboletik erretiratu zen.

Espainako selekzio nazionalarekin guztira 62 partidu jokatu zituen eta haien artean 12 gol sartu zituen. Espainako selekzioarekin irabazi zuen txapelketa bakarra 1992an Bartzelonako Olinpiar Jokoak izan ziren[4]. Baina ere 3 Munduko Futbol Txapelketa jokatu zituen (1994,1998,2002) azken honetan polemika handiko partidua jokatu zuten[5]. Eta Eurokopa bat jokatu zuen (1996an).

Entrenatzaile ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis erretiratu eta gero Bartzelonarekin lotura izaten jarraitu zuen eta 2008ko denboraldirako Bartzelonaren bigarren taldea zuzentzeko deitu zuten, garai hartako 2.B-n jolasten zuten eta 09/10 denboraldian dibisio igoera lortu zuen.

Bartzelona B Espainako bigarren mailan utzi zuen eta bere mailarengatik A.S Roma taldea bere lehenengo taldea zuzentzeko deitu zuen 11/12 denboraldian.[6]

Urte bat igaro zituen Italian baina berriz Espainara bueltatu zen, orain Celta de Vigo taldea zuzentzeko kargua onartu zuen[7].



2014ean munduko entrenatzaile hoberenetariko bat bihurtzeko pausoa eman zuen eta Bartzelonako lehenengo taldea hartu zuen[8]. 3 urte igaro zituen Bartzelonan eta urte hauetan 2 liga (14/15 eta 15/16), 3 Errege kopa (14/15, 15/16 eta 16/17), Espainako superkopa bat (2016), Europako superkopa bat (2015), Champions league bat (14/15) eta klubetako mundial bat (2015). Gainera entrenatzaile bezala irabazi daitekeen lorpen handiena irabazi zuen 14/15 denboraldian, berarekin batera soilik 2 entrenatzaile gehiago lortu dute hau egitea; Pep Guardiola Bartzelonarekin (2009) eta Flick Bayern Munchenrekin (2020). Lorpen hau jolasten dituzun txapelketa guztiak irabazten lortzen da.[9]

Bartzelona utzi eta gero 2018ko uztailaren 8an Espainako Selekzio Nazionalaren entrenatzailearen kargua jaso zuen[10]. 2019ko ekainaren 19an selekzioa utzi zuen arazo familiarrengatik[11], baina 5 hilabete geroago RFEF bere itzuliera aurkeztu zuen. Soilik bi txapelketa garrantzitsu jokatu ditu, lehenengoa 2020ko Eurokopa izan zen eta hemen finalaurretaraino ailegatu zen baina Italiaren kontra penaltietan galdu zuen. Espaina zuzendu duen beste txapelketa 2022an Qatarreko Munduko Futbol Txapelketa da, txapelketa honetan final-zortzietaraino ailegatu zen baina Morokoren aurka penaltietan galdu zuen berriz, honen ondoren selekzio utzi zuen.

2023ko uztailaren 5an Paris Saint Germain taldearekin sinatu zuen kontratua.[12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Guisasola, Pablo. (2014-09-24). «25 años del debut de Luis Enrique con el Sporting» ElDesmarque (Noiz kontsultatua: 2023-10-11).
  2. (Gaztelaniaz) «Luis Enrique, en 1991: "Fichar por el Madrid es un sueño"» El Español 2017-04-01 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
  3. (Gaztelaniaz) Levinsky, Por Sergio. (2021-07-06). «Luis Enrique, la estrella que pasó del Real Madrid al Barcelona, logró revertir un choque con Messi como DT y sueña con ganar la Eurocopa con España» infobae (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
  4. (Gaztelaniaz) PALOMO, Pablo. (2017-07-12). «Los tres futbolistas asturianos de oro en Barcelona 92» La Nueva España (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
  5. (Gaztelaniaz) Rodríguez, Rubén. (2019-01-03). «Al Ghandour: "¿El mayor robo del siglo? ¡La FIFA me puntuó el partido con un 8,7!"» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
  6. «Luis Enrique firma dos años con la Roma | Fútbol | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
  7. (Gaztelaniaz) «Luis Enrique: «El Celta ficha a un fenómeno»» La Voz de Galicia 2013-06-10 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
  8. (Gaztelaniaz) Press, Europa. (2014-05-19). «Luis Enrique ficha por el Barça para las dos próximas temporadas» Periódico de Ibiza y Formentera (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
  9. (Gaztelaniaz) «El Canal del Fútbol - ¿Qué es un “sextete”?» El Canal del futbol 2021-02-12 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
  10. (Gaztelaniaz) MADRID, EUROPA PRESS. (2019-11-26). «Luis Enrique será presentado este miércoles como seleccionador» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
  11. (Gaztelaniaz) «Luis Enrique abandona la Selección española por un grave problema familiar» Lecturas 2019-06-20 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
  12. (Gaztelaniaz) «El PSG ficha a Luis Enrique como nuevo entrenador» euronews 2023-07-05 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]