Han Solo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Han Solo Star Wars film saga ospetsuko fikziozko pertsonaia bat da. Jatorrizko trilogiako pertsonaietako bat da, Harrison Fordek interpretatu zuena.

Pertsonaiaren istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inperioko indarrek kontrabandistarik bilatuenetariko bat izan aurretik, Han Solo garraiontzi bat pilotatzeaz arduratzen zen stormtrooper edo soldadu inperial bat zen. Bere bidaietako batean Chewbacca wookieea ezagutu zuen, esklabu bezala eramana zena. Hanek bizitza salbatu zion, eta hala Wookiee erraldoiak bere errespetua aurkezten dio eta Hanekin bizitza zor bat hartzen du. Une horretatik aurrera biak Inperio Galaktikoaren bizkar galaxia osoan zehar bidaiatzen duten kontrabandista bihurtzen dira.

Solo kapitaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Han Solo Milurteko Belatza (Milennium Falcon) izeneko ontziko giza kapitaina da. Bere kontrabandozko entregetako batean, balio handiko kargamendu bat askatu behar izaten du goardia inperialek atxilotua izatea eragozteko. Honek Jabba Hutta gangsterrarekin diru zor handia sorrarazten dio.

Pilotu errebeldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luke Skywalker eta Obi-Wan Kenobi ezagutzen ditu Tatooine planetako taberna batean, hauek Alderaan planetara eramango zituen pilotu baten bila ari zirenean. Han kontratatzen dute bidaia hori egiteko, baina Alderaan planeta egon beharko litzatekeen tokira iristean, planeta suntsitua izan dela ikusten dute, eta bidaiatzen duten ontzia, Milurteko Belatza, Inperio Galaktikoaren arma zen Heriotzaren Izarrak harrapatzen du. Han salbatzen dute Luke Skywalkerren arreba den Leia Organa printzesa eta salbu eramaten dute Yavin planetako base errebeldera.

Solo jenerala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heriotzaren Izarraren suntsipenean parte hartu ondoren, Aliantza Errebeldearekin bat egiten du eta Leiarekin ihes egiten du Hoth planetako base errebelde berritik. Karbonitan izoztua da Bespin planetara bere lagun zaharra zen Lando Calrissianen laguntzaren bila iritsi ondoren, honek traditzen duelarik Inperioak hiria suntsituko duenaren mehatxupean. Inperio Galaktikoak Boba Fett ordainsari bilatzaileari ematen dio, karbonitan izoztua eramaten duena Jabba Huttaren jauregira, prezioa jarri ziona pilotu errebeldearen buruari.

Han Luke Skywalkerrek, Chewbaccak, Leiak eta Landok salbatzen dute. Guztiek bidaiatzen dute Sullusten dagoen flota errebelderaino. Hortik Inperio Galaktikoak sortutako Heriotzaren Izar berriaren aurkako erasoa antolatzen da. Armada errebeldearen jeneral izendatua izan ondoren, Han Solok garaiz desaktibatu ahal izan zuen Endor planetaren Endor Ilargi basotsuan zegoen Heriotzaren Izarraren ezkutu sortzailea, non azkenik Inperioa garaitua den. Lau urte beranduago Leia Organarekin ezkondu zen. Honekin hiru seme-alaba izan zituen: Jaina Solo eta Jacen Solo bikiak eta Anakin Solo txikia.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Han Solo Aldatu lotura Wikidatan