Leia Organa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Leia Organa Star Warsen unibertsoko pertsonaia bat da. Pertsonaia honen papera Carrie Fisherrek egin zuen.

Pertsonaiaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

18 urterekin Alderaan planeta ordezkatu zuen senatari bezala. Inperio Galaktikoaren aurkako Aliantza Errebeldearen kide izan zen. 23 urterekin Luke Skywalker ezagutu zuen (ondoren neba-arrebak direla jakiten dute), baita Han Solo ere. Honetaz maitemintzen da eta seme-alabak izaten ditu, Jaina Solo eta Jacen Solo bikiak eta Anakin Solo txikia.

Itxaropen Berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aliantza Errebeldeak Heriotzaren Izarraren planoak lortu ondoren, Leia bere adopziozko aita Bail Organaren aspaldiko kide baten bila joan zen, Obi-Wan Kenobi Jedi zaldunaren bila, Tatooine planetara. Tatooinera bidean, Leiaren ontzi diplomatikoa zen Tantive IVa Darth Vaderren Destruktore Estelar Inperialak harrapatu zuen. Leiak planoak salbatzea lortu zuen R2-D2 droide astromekanikoaren memorian gordez. Hau eta C-3PO protokolozko droidea ontzitik irten eta Tatooine planetarantz abiatu ziren, planoak Kenobiri emateko misioarekin. Abentura batzuen ondoren, Leia Luke Skywalkerrek, Obi-Wan Kenobik, Han Solok eta Chewbaccak salbatu zuten.

Inperioaren Kontraerasoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aliantza Errebeldea Hoth planeta izoztura joan ondoren, Inperio Galaktikoaren tropek aurkitu eta eraso zituzten, honegatik errebeldeak ebakuatu egin behar izan zirelarik. Leiak Milurteko Belatza ontzian ihes egitea lortu zuen Han Solo, Chewbacca eta C-3POrekin batera Laino Hirira. Toki honetan segadatuak eta harrapatuak izan ziren. Ihes egitea lortu zuten baina Han Solo karbonitan izoztua eta Boba Fetti entregatua izan zen.

Jediaren Itzulera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leia Han Solo Jabba Huttaren Tatooine planetako jauregitik erreskatatzera abiatu zen. Luke, Lando, Chewbacca eta droideen laguntzarekin, Leiak gangsterraren gordelekuan sartzea lortu zuen ordainsari bilatzaile ubesez mozorrotua. Han desizoztea lortu zuen, baina bete-betean harrapatu zituzten. Hanek ziega batean amaitu zuen eta Leiak Huttaren esklabu bihurtu behar izan zuen. Zorionez geroz eta boteretsuago zen Luke Skywalkerren partehartzeak, egoera alderantzikatzea lortu zuen eta, borrokako nahasmena probestuz, Leiak Jabba likatsua ito zuen, hau hilez. Balentria honen ondoren, bere lagunekin itzuli zen matxinadara, Palpatine enperadorearen aurkako misio erabakigarrirantz abiatzeko: Inperioak Heriotzaren Izar berri bat eraiki zuen, eta nola edo hala suntsitu beharra zegoen.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leia Organa Aldatu lotura Wikidatan