Padmé Amidala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Padméren itxura, Mongoliako jantzi tradizionalean oinarritua dago

Padmé Amidala, Star Wars film sagako fikziozko pertsonaia bat da. Star Wars: Episode I - The Phantom Menace izeneko I. atalean, Naboo planetako erregina gaztea bezala agertzen da. Anakin Skywalkerren emazte sekretua eta Luke Skywalker eta Leia Printzesaren ama izango da.

Nabooko erregina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabooren inbasioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere karrera politikoa, oso gazte hasi zuen. Hamairu urterekin, jada, Nabooko erregina hautatua zen, eta planeta berde honek, mende askotan jasan behar izan duen egoerarik tirabiratsuenari aurre egin behar izan zion: Merkataritza federazioaren inbasioa, hauek, Jedi zaldunen laguntzarekin, eta Naboo planetan, ohi, nabootar gizakien etsai diren gungandarren laguntzarekin garaitzen dituelarik, bake akordio bat sinatu ostean.

Amidalak, bere garaipena, Qui-Gon Jinn Jedi zalduna eta honen ikasle Obi-Wan Kenobiren partehartzeari esker lortu zuen. Koruskanterako bere ihesean bere kasua Senatu Galaktikoari aurkezteko, Padmék Anakin Skywalker ezagutu zuen, hamar urteko ume bat, Jedi ordenak hartu zuena gatazkaren ondoren.

Konpainiako damak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Padmék, egoera arriskutsuetan zeinuak erabiltzeko ohitua zuen. Sabék, bere konpainiako dametako bat zena, erreginaren tokia hartzen zuen, hau, gainontzekoen artean oharkabean igarotzea ahalbidetuz. Beste konpainiako damak, Eirtaé, Yané, Rabé, Saché eta Cordé ziren.

Nabooko senataria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin bere jarraikako bigarren gobernualdia amaitu ostean, Jamillia erregina berriak hala eskatuta, senatari kargua hartu zuen, Naboo planeta Errepublika Galaktikoaren aurrean ordezkatuz, eta Koruskantera bizitzera joan zen.

Inbasioa gertatu eta urte batzutara, mugimendu separatista bat galaxia astintzen hasi zen, Dooku Kondea izeneko Jedi damutua buru zuena, milaka sistemek, Errepublika uztea eraginez. Senatariek, egoeraren aurrean arduratuta, amaitu ezinik, Errepublikak, separatisten aurka borrokatzeko armadaren bat sortu behar ote zuen eztabaidatzen zuten. Padmék eta senatari talde batek, Sorrera Militarraren Aktaren aurkako oposizioa eratzen zuten.

Atentatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akta hori bozkatu zen egunean bertan, Amidalak, Cordé, amu bezala erabiltzen zuen bere konpainiako dametako bat zena hil zen atentatu bat jasan zuen. Jedi kontseiluak eta Palpatine Kantziler Gorenak berak, senataria, denbora batez, Jedi Zaldunen babespean egoteko konbentzitu zuten, hiltzailea argitara emana zen bitartean. Padmé babesteko izendatu ziren Jediak, Obi-Wan Kenobi eta honen padawana zen Anakin Skywalker ziren. Zam Wessell ordainsari bilatzaileak eginiko beste huts egindako eraso baten ondoren, bi Jediek erreskatatu zuten, eta Naboon ezkutatu behar zuela erabaki zen. Padmék, gogo txarrez, baina onartu egin zuen, eta, denbora batez, bere postua, Jar Jar Binks gunganari utzi zion. Ezkutuan joan zen Naboora Anakin Skywalkerrekin, Kenobik hiltzailea bilatzen zuen bitartean.

Maitasun debekatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naboon eman zuen denboran, Anakinek, Padméri, beragatik sentitzen zuena esan zion. Padmék, nahastua, baina, aldi berean, esandakoak erakarrita, hasiera batean, halakorik ez onartzea erabaki zuen, horrek, bien karrerarekin amaituko bait zuen. Padmék, Skywalker gaztea Tatooine planetara laguntzea erabaki zuen Anakin beraren ama bilatzeko, baina beranduegi izango zen. Shmi Skywalker, hareetako biztanleek hil zuten.

Handik gutxira, Amidalak eta Skywalkerrek, Geonosisera bidaiatu zuten Kenobi maisua erreskatatzera, indar separatistek harrapatu zutena. Obi-Wanek, atentatuen atzean zegoen itzala aurkitu zuen: Nute Gunray, merkataritza federazioko erregeordea, Dooku kondea babestea nahi zunea separatisten nahian Amidalaren heriotzaren truke.

Anakin eta Padmé, harrapatuak eta Geonosiseko Harean hiltzera zigortuak izan ziren. Zorionez, jediak, eurak erreskatatzeko eta Kondea harrapatzeko agertu ziren. Kondeak ihes egitea lortu zuen, eta Errepublikak, Konfederakuntza Separatistaren aurka borrokatzeko armada bat sortu zuen. Nahaspila guzti honen artean, Padmék eta Anakinek, ezkutuan ezkontzea erabaki zuten, euren karrerak arriskuan jarriz.

Anakinen erorketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Handik denbora batera, Padmék, haurdun dagoela esaten dio Anakini, honengan, indarraren alde ilunean erortzen laguntzen dioten beldurrak sorrarazten dituena, Darth Vader beldurgarria bihurtuz.

Padmék, Anakin alde ilunean erori dela sinetsi ezinik, Obi Wan Kenobiri Anakin non dagoen esateari uko egiten dio, hura hiltzeko bila ari zena. Amidalak, Mustafarrera bidaiatzen du, bere maitearekin biltzeko. Iristerakoan, Obi-Wan Kenobi, bere ontzian ezkutuan bidaiatu zuena, agertu egiten da, eta Vaderrek, Padmék traditu egin duela uste du. Haserretuta, Padmé itotzen saiatzen da. Han, berak eta Kenobik borrokatzen dute, non Obi-Wanek bere ikasle izandakoaren ego handia probesten duen eta zenbait gorputzadar mozten dizkion. Sitha, bere gorputzadarrak moztuta, sumendiko labara erortzen da, non ia erreta hiltzen den.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obi-Wan Kenobik, Padmé, berehala, Polis Massara eramaten du, non Luke eta Leia bikiak erditzen dituen. Erditu eta berehala, bere maita alde ilunera erori izanak eragindako depresio baten ondorioz, baina harengan oraindik ontasun apurren bat dagoenaren itxaropenarekin, hil egiten da.

Padméren hiletara, jende asko joan zen, eta bere segizioan, bere familia eta bere gertueneko jendea zegoen. Bere eskuetan, japorrezko lepoko bat zeraman, Anakinek, oraindik haur bat zenean oparitu ziona. Luke eta Leiaren existentzia ezkutatzeko, hiletan, Padmé oraindik haurdun ikusten da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Padmé Amidala Aldatu lotura Wikidatan