Mackenzie

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mackenzie
Mackenzie River (en)
MackenzieDelta23.jpg
Mackenzieren ahoa.
Kokapena Kanada
Luzera 1.738 km
Arroa 1.805.200 km²
Emaria 9.700 m³/s
Iturburua Esklaboen Aintzira Handia
Ibai ahoa Beaufort itsasoa
Mackenzie River drainage basin.PNG

Mackenzie[1] (ingelesez: Mackenzie River) Esklaboen Aintzira Handian jaio (Ipar-Mendebaldeko Lurraldetan) eta Beaufort itsasoan (Ozeano Artikoan) ahoratzen duen ibaia da. Kanadako ibairik luzeena da (1.738 km) eta, Peace eta Finlay bere ibaiadarrak kontuan hartuta, Ipar Amerikako bigarrena (4.241 km). Mackenziek, bere ibaiadarrekin batera, 1.805.200 kilometro karratutako arroa du.

Ibaia urteko bost hilabetetan zehar nabigatu daiteke, urritik maiatzera izoztuta baitago. Neguan bere uharka izotz-errepide bihurtzen da.

Lehen Etsipen ibaia edo Disappointment River izena bazuen ere, 1789an Alexander Mackenzie esploratzailea Ozeano Barearen bila ibaitik bidaiatu zenetik, gaur egungo izena hartu zuen. Eskualdeko Dene tribuak Deh Cho deitzen dio.

Arroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mackenzie ibaiaren arroan hauetako lakuak daude:

eta ibai hauek:

  • Arctic Red ibaia.
  • Athabaska ibaia.
  • Finlay ibaia.
  • Fond du Lac ibaia.
  • Fort Nelson ibaia.
  • Hay ibaia.
  • Hego Nahanni ibaia.
  • Liard ibaia.
  • Parsnip ibaia.
  • Peace ibaia.
  • Peel ibaia.
  • Pembina ibaia.
  • Petitot ibaia.
  • Slave ibaia.
  • Smoky ibaia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mackenzie Aldatu lotura Wikidatan