Hartzaren Aintzira Handia

Koordenatuak: 66°N 121°W / 66°N 121°W / 66; -121
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hartzaren Aintzira Handia
Great Bear Lake (en)
Datu orokorrak
Garaiera155 m
Motaaintzira
Luzera400 km
Zabalera200 km
Azalera31.153 km²
Sakonera446 m
Bolumena2.236.000 hm³
2.236 km³
Geografia
Map
Koordenatuak66°N 121°W / 66°N 121°W / 66; -121
Honen parte daTsá Tué Biosphere Reserve (en) Itzuli
Estatu burujabe Kanada
Territory of CanadaIpar-mendebaldeko Lurraldeak
Hidrografia
Betebidea
HustubideaHartzaren Ibai Handia
Erresidentzia denbora124 a
Arroaren azalera114.717 km²
Arro hidrografikoaMackenzie River basin (en) Itzuli

Hartzaren Aintzira Handia[1] (Slavey-eraz: Sahtú, ingelesez: Great Bear Lake) Kanada barruan dagoen aintzirarik handiena da (Superiorrek eta Huronek zati bat Ameriketako Estatu Batuetan baitute), Ipar Amerikako hirugarrena, eta munduko zortzigarrena.

Aintzira Zirkulu Polar Artikoan dago: 65º - 67º ipar latitudean eta 118º - 123º mendebal longitudean, 186 metroko altueran.

Aintzira 31.153 km² area du eta 2.236 km³ bolumena. Lekurik sakonena 446 metrotara dagoen arren, batez besteko sakonera 71.7 metrokoa da. 2.719 kilometroko kosta du eta bere eskualdea 114,717 km² da.

Hustubidea Hartzaren Ibai Handia (Sahtúdé), Mackenzie ibaiaren ibaiadarra. Eskualdean dagoen herrixka bakarra hego-mendebaldeko partean dagoen Deline (Ipar-Mendebaldeko Lurraldeak) da.

1930 Gilbert LaBinek eskualdean uranioa aurkitu zuen.

Sahtú Dene herriak aintziratik hartu zuen bere izena.

Tenperaturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hartzaren Aintzira Handia azarotik uztailera izoztua dago.

1950 eta 1974 arteko batez besteko datuak Ipar-Mendebaldeko Lurraldeetako Port Radiumen:

Hilabetea Tenperatura
(°C)
Prezipitazioa
(milimetroak)
Argitasuna
(orduak)
Urtarrila –27.0 11 0.19
Otsaila –27.0 8 1.82
Martxoa –19.1 14 7.57
Apirila –10.7 6 16.03
Maiatza +1.2 14 21.76
Ekaina +9.0 14 23.16
Uztaila +12.0 35 18.54
Abuztua +10.6 43 11.97
Iraila +5.3 25 6.20
Urria –3.2 27 2.85
Azaroa –14.8 25 0.39
Abendua –23.0 14 0.00
Batez bestekoa –7.2 10
Guztira 236

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]