Malmasingo herri gotortua

Koordenatuak: 43°13′39″N 2°54′10″W / 43.22741563°N 2.90283672°W / 43.22741563; -2.90283672
Wikipedia, Entziklopedia askea
Malmasingo herri gotortua
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Datuak
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaArrigorriaga
Koordenatuak43°13′39″N 2°54′10″W / 43.22741563°N 2.90283672°W / 43.22741563; -2.90283672
Map
GaraiaBurdin Aroa
Altitudea361 m

Malmasingo herri gotortua izen bereko mendiaren gailurrean, Arrigorriagan[1], dagoen Burdin Aroko eta Erromatar garaiko herria eta egungo aztarnategi arkeologikoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burdin Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aztarna hauek Bilboko lurretan aurkitutako aztarnarik zaharrenak dira. Bertan nekazaritza praktikatzen zen, horrela frogatzen baitute bertan aurkitutako errotek, garai bereko beste herrietan aurkitutakoen antzera. Brontzezko plakatxo batzuk ere aurkitu zituzten.[2]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malmasingo gotorlekua itsas gaineko 361 metroko garaieran dago. Gunearen izaera guztiz estrategikoa da, Ibaizabal ibaiaren ibarrean[3]. Harkaitz baten gailurrean dago, mendiaren mendebaldeko maldan. Malmasindik Ibaizabalen erdiko eta beheko aldea ikus daitezke. Gotorlekuak bere inguru osoa menperatzen du, jadanik adierazitako izaera estrategikoa areagotuz.

Iparraldean muga malkarra du, gailurrera igotzea zailtzen duena, eta beste maldak ere nahiko gogorrak dira. Gainera, bertan, lubanarroak eta harresiak eraiki ziren bidea oztopatzeko.

Bi barrunbe desberdin ikusten dira nabariki: bat kanpoaldean, zehaztu gabeko materialez osatutako harresiak mugatutakoa. Oraindik ez da bertan ikerketa zehatzik egin; hala ere, azalean materialik ez dagoenez, pentsa daiteke lurrezko defentsa bat dela, kanpoaldeko jauslekuen bidez areagotzen dena.

Malmasingo erliebea LIDAR bidez. Herri harresituaren inguruan eraikitako defentsa egiturak ondo ikusten dira.

Beste barrunbea gotorlekuaren barrualdean dago, non eraikitako harresiaren zati batzuk nabaritu baitaitezke sasiartean ezkutaturik. Hemen, harrien aztarnak, batzuetan ugariak, harresiaren izaera argi adierazten dute: tamaina ertaineko harriez eginda dago, eta harriak bata bestearen gainean jarrita daude, masarik gabe. Bigarren barrunbe hau, aurrekoaren moduan, terraza ugariz zeharkatuta dago. Terraza horiek, zalantzarik ez, malda egokitzeko lanekin lotuta egongo ziren, hau da, bertan eraiki ahal izateko lanekin. Eraikuntzarik gehienak material iragankorrezkoak izango ziren.

Aipatutako bi barrunbeen kanpoaldean terraza-moduko eraikuntza batzuk marrazten dira, aurreratutako defentsatzat har litezkeenak. Baliteke laborantza errazteko eginak izatea ere.

Mendi horretan larre eta otadi ugari daude, eta horrek errazten du gotorlekua bere osotasunean ikustea, eta berak bere inguruarekin dituen harremanak antzematea[1].

Kultura ondasuna izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gune arkeologikoa babesteko 2001eko abuztuaren 31an, Eusko Jaurlaritzak, Sailkatutako Kultura Ondasuna izendatu zuen, Monumentu Multzo kategoriaz.

Indusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gunea 2024an induskatzen hasi zen, Arrigorriagako Malmasingo Lagunak elkartearen bultzadagatik. Aurretik, elakrte horrek aztarnategia induskatu zedin eskera publikoa egin zuten[4].

Jagoba Hidalgo Masak aztarnategiaren azterketa geografikoa egin zuen, LIDAR irudiak ea aurreko azterlanak kontuan hartuta. Artikulua CKQ (Estudios de Cuaternario / Kuaternario Ikasketak / Quaternary Studies) aldizkari zientifikoan argitaratu zen[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Malmasingo Gotorlekua. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  2. (Gaztelaniaz) Olaetxea, Carlos; Peñalver, Xabier; Valdés, Luis. (1990). «El Bronce Final y la Edad del Hierro en Gipuzkoa y Bizkaia» Munibe (Antropologia - Arkeologia) (Aranzadi) 42: 161-165..
  3. (Gaztelaniaz) Hidalgo Masa, Jagoba. (2020). «Análisis de las estructuras visibles del yacimiento arqueológico de Malmasin (Arrigorriaga, Bizkaia): aportación de las imágenes LIDAR» Kuaternario ikasketak (Leioa: Aranzadi Zientzia Elkartea eta Euskal Herriko Unibertsitatea) 10: 45-60..
  4. (Gaztelaniaz) «Proyecto Malmasín» malmasingo-lagunak (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  5. Hidalgo Masa, Jagoba. (2020). «Análisis de las estructuras visibles del yacimiento arqueológico de Malmasin (Arrigorriaga, Bizkaia) aportación de las imágenes LIDAR» CKQ: Kuaternario Ikasketak (2174-0585) 10: 45-59. ISSN ISSN-e 2174-3703 2174-0585, ISSN-e 2174-3703..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]