Maredsous abadia
Maredsous abadia Denée hirian dagoen monasterio beneditar bat da, Belgikako Namur probintzian.
Eduki-taula |
Fundazioa [aldatu]
1872ko urriaren 15ean fundatu zuen Hildebrand de Hemptine izeneko fraide belgikar batek, geroago, abadiako abadea izan zena. Bertako hirugarren abadea, Dom Columba Carmion ezaguna izan zen, 2000n, Joan Paulo II.ak beatifikatu zuena.
Eraikuntzaren finantziazioa, Desclée familiaren ardura izan zen, eraikin handi bat nahi zuena. Lanak, Jean-Baptiste Béthune arkitektoari eman zitzaizkion (1831-1894), Belgikan, neogotikoaren liderra zena. Multzoaren plana, Brabante valoiko Villers-la-Ville herriko abadia zistertarrean oinarritua dago, XIII. mendekoa. 20 urte geroago amaitu zen, 1892an.
Maredsous San Benito eskola [aldatu]
Maredsous abadia gazta eta garagardoagatik da ezaguna. XX. mendean, bere Bibliaren itzulpenengatik nabarmendu da.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Frantsesez)Abadiako webgunea
Koordenatuak: 50°18′08″N 4°46′00″E / 50.302348°N 4.76665°E