Namur
|
Namur |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Namur | ||
| Estatua Eskualdea Probintzia |
Namur |
||
| Koordenatuak | 50°28′00″N 04°52′00″E / 50.466667°N 4.866667°EKoordenatuak: 50°28′00″N 04°52′00″E / 50.466667°N 4.866667°E | ||
| Eremua | 175,69 km2 | ||
| Biztanleria | 108.950 bizt. (2010) | ||
| Dentsitatea | 620,13 bizt./km² | ||
| http://www.ville.namur.be | |||
Namur (nederlanderaz Namen, valonieraz Nameur) Belgikako hegoaldean dagoen hiria da, Valoniako hiriburua 1986tik eta herrialde osoko zazpigarren populatuena dena 100.000 biztanle baino gehiagorekin (Valoniako hirugarrena populazioari dagokionez). Frantses hiztunak hiritar gehienak dira bestela.
Mosa eta Sambre ibaiek bat egiten duten lurraldean hedatzen da hiria, eta hiru zaonalde nagusitan banatzen da: Hesbaye iparraldean, Condroz hego-ekialdean Entre-Sambre-et-Meuse hego-mendebaldean.
Eduki-taula |
Kultura [aldatu]
Gaur egun gune turistiko bihurtuta, ikustekoak dira hiriko gotorlekua, XVIII. mendeko katedrala (Saint-Aubain) eta kanpandorrea, UNESCOk Gizateriaren Ondaretzat izendatua. Bestela, casino bat Mosa ibaiko ezkerraldean eta hiriko hegoaldean kokatuta dago.
Aipatzekoa da bestela Le Combat de l'Échasse d'Or izeneko ikuskizuna, irailaren hirugarren igandean antolatua eta Erdi Aroko giroan egindakoa.
Bestela, Namurreko unibertsitatea 1831an sortu zuten, Facultés Universitaires Notre-Dame de la Paix (FUNDP) izenekoa.
Azkenik, 1986tik hiri honetan antolazten dute urtero Festival International du Film Francophone (FIFF) izeneko zinemaldia, frantsesezko pelikulak ematen dituena.
Namurtar ospetsuak [aldatu]
- Félicien Rops (1833-1898), margolaria.
- Henri Michaux (1899-1984), poeta.
- Claude Piron (1931-2008), psikologoa eta idazle esperantista.
- Olivier Rochus (1981-), tenislaria.
Hiri senidetuak [aldatu]
Namur ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Quebec Hiria (Kanada)
Subotica (Serbia)
Bourg-en-Bresse (Frantzia)
Empoli (Italia)
Ōgaki (Japonia)
Belmont (Kalifornia) (AEB)
Lafayette (Kalifornia) (AEB)
Kanpo loturak [aldatu]
- (Frantsesez) Namurreko udal webgunea
- FIFF zinemaldiaren webgunea