Maria Josefa Saxoniakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Maria Josefa Saxoniakoa
Maria Josefa Saxoniakoa
Datu pertsonalak
Izen osoa Maria Josepha Amalia Beatrix Xaveria Vincentia Aloysia Franziska de Paula Franziska de Chantal Anna Apollonia Johanna Nepomucena Walburga Theresia Ambrosia
Jaio 1803ko abenduaren 7a
Dresde ()
Hil 1829ko maiatzaren 18a
Aranjuez (Espainia)
Bikotekidea(k) Fernando VII.a Espainiakoa

María Josefa Amalia Saxoniakoa (Dresde, 1803ko abenduaren 7aAranjuez, 1829ko maiatzaren 18a) Espainiako erregina kontsortea izan zen, Fernando VII.aren hirugarren emaztea. Maximiliano Saxoniakoaren eta bere senarra izango zenaren lehengusu zen Carolina Borboi-Parmakoa dukesaren alaba izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

María Josefa Amalia Saxoniakoa (Dresden jaio zen, 1803ko abenduaren 7an. Aita Maximiliano Saxoniakoa izan zen eta ama, berriz, Carolina Borboi-Parmakoa dukesa.

Maria Josefak 3 hilabete besterik ez zituenea, ama hil egin zitzaion eta aitak Elba ibaiaren ondoan zegoen konbentu batean sartu zuen alaba txikia. Hantxe egongo zen ezkontzeko unea iritsi arte, erlijioan murgilduta eta poesian zale.

1819ko urriaren 20an, Espainiako Fernando VII.arekin ezkondu zen, seme-alabarik gabe zegoen errege alarguna. Maria Josefak 16 urte zituen eta, konbentutik atera berria, ez omen zuen erregearekin harreman fisikorik onartu nahi eta Pio VII.aren gutun pertsonala, senar-emazteen artean harreman hori zilezkoa zela esanez, behar izan omen zen hara etorrarazteko.

Sukar bortitzak heldu zion Maria Josefari eta berehala hil zen Aranjuezko errege jauregian, seme-alabarik gabe. Ondorengotzarik gabe hil zenez, ez dago erreginen panteoian, baina El Escorialen dago ehortzita.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria Josefa Saxoniakoa Aldatu lotura Wikidatan