Elisabet Borboikoa
Wikipedia(e)tik
| Elisabet Borboikoa | |
|
|
|
|---|---|
| Leinua | Borboi leinua |
|
|
|
| Jaiotza | 1602ko azaroaren 22a Fontainebleauko jauregia |
| Heriotza | 1644ko urriaren 6a (41 urte) Madrilgo Errege Alkazar, Madril |
| Ezkontidea | Filipe IV.a Espainiakoa |
| Senideak | Henrike III.a Nafarroakoa (aita) Maria Medici (ama) |
| Erlijioa | Katolizismoa |
- Artikulu hau Henrike III.aren alabari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Elisabet Nafarroakoa.
Elisabet Borboikoa, Elisabet Nafarroakoa edo Elisabet Frantziakoa (Fontainebleauko jauregia, 1602ko azaroaren 22a – Madril, 1644ko urriaren 6a) Frantzia eta Nafarroako infanta eta Espainiako erregina ezkontidea izan zen.
[aldatu] Biografia
Henrike III.a Nafarroakoa erregea eta bere emaztea zen Maria Mediciren alaba izan zen[1].
1615eko abuztuaren 17an Bordelen ordezkarien bitartez Filipe IV.a Espainiakoa ezkondu ondoren, urte bereko azaroaren 25ean Konpantzian elkartu eta berriro Burgosko katedralean ezkontza errepikatu zuten.
Zazpi seme-alaba izan zituzten:
- Maria Margarita (1621)
- Margarita Maria Katalina (1623)
- Maria Eugenia (1625–1627)
- Elisabet Maria Teresa (1627)
- Baltasar Karlos (1629–1646), Asturiasko printzea
- Maria Ana Antonia (1636)
- Maria Teresa (1638–1683), Luis XIV.a Frantziakoa ezkondu zuena.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Robert Knecht, Renaissance France, genealogies; Baumgartner
| Artikulu hau Nafarroako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |