Letizia Ortiz
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Letizia Ortiz Rocasolano | |
| Jaio | 1972ko irailaren 15a (40 urte) |
|
| Oviedo, Asturias ( |
||
| Bikotekidea | Filipe Borboikoa | |
Letizia Ortiz Rocasolano (Oviedo, 1972ko irailaren 15a) Asturiasko printzesa da. Filipe Borboikoa Espainiako tronuaren oinordekoa ezkondu baino lehen, telebista-aurkezle ospetsua izan zen.
|
|
Artikulu hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. Zure esku dago artikulu hau egokituz Wikipediari laguntzea. |
| Artikulu honek edo artikulu zati honek gramatika, estilo, lotura edota ortografia akatsak ditu. Lagundu ahal eta nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Eduki-taula |
Biografia [aldatu]
Ikasketak eta lana [aldatu]
Txikitan Oviedoko La Gesta ikastetxean ikasi zuen. 15 urterekin familia osoa Madrilgo Rivas-Vaciamadridera joan zen eta han Ramiro de Maeztu institutuan bukatu zituen ikasketak. Kazetaritza ikasteko Madrilgo Complutense Unibertsitatean matrikulatu zen.
Unibertsitatean zegoenean ABC egunkarian eta EFE agentzian lagundu zuen; 1992an eta 1993an, bekadun lan egin zuen La Nueva España egunkarian. Segidan, master bat egin zuen eta bukatzean Mexikora joan zen doktoregoa egiteko, nahiz eta ez bukatu.
2000an, Madrilgo prentsa-elkarteko Larra saria jaso zuen 30 urte baino gutxiagoko kazetaririk onena izateagatik.
Letizia Ortiz CCN+ kanalean lan egiten hasi zen. Bi urtez, Marta Fernandez-ekin goizeko berriak eman zituen. 2001ean, TVEn sartu zen eta Informe Semanal-en eta goizeko albistegiaren erredakzio-taldean lan egin zuen. Asturiasko printzearekin ezkon-hitza eman baino lehen, TVEko eguerdiko albistegia aurkezten zuen eta berri garrantzitsuak eman zituen: irailaren 11ko atentatuak eta Prestige-aren hondoratzea besteak beste.
Lehen ezkontza (1998-1999) [aldatu]
1998an lehen aldiz ezkondu zen, Alonso Guerrero Literatura irakaslearekin. Ezkontza zibila Cácereseko Almendralejo-n izan zen. Ezkondu eta urte batera dibortziatu ziren. Gaur egun, Alonso Guerrero-k irakasle segitzen du.
Bigarren ezkontza (2004- ) [aldatu]
Bigarren aldiz, Filipe Borboikoa printzearekin ezkondu zen, 2004an, Madrilgo La Almudena katedralean. Ezkondu eta gero Asturiasko printzesa bihurtu zen eta gaur egun Espainiako erregina izateko prestatzen ari da, agenda propioa dauka. Bi alaba dituzte, Leonor (Madril, 2005) eta Sofia (Madril, 2007) infantak.
| Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |