Mariano Salvador Maella

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Maellaren Marina koadroa.

Mariano Salvador Maella (Valentzia, 1739ko abuztuaren 21a - Madril, 1819ko maiatzaren 10a) espainiar margolaria izan zen. Espainiako errege Karlos III.aren ganberako margolari izan zen. Mengs eskolaren jarraitzaile izan zen, eta fresko asko margotu zituen. Horien artean aipagarriak dira Madrilgo Errege Jauregikoak (Hércules entre la Virtud y el Vicio, La apoteosis de Adriano, La Asunción), Prado museoan eta Aranjuezeko Casa del Labrador deituan daudenak. Erlijio gaieko lanen artean San Carlos Borromeo dando la comunión a los apestados de Milán da ezagunenetakoa. Erretratuak ere egin zituen, Carlos III eta Infanta Carlota Joaquina, besteak beste.

Erreferentziak [aldatu]