Marie-Claire Alain

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Marie-Claire Alain (Saint-Germain-en-Laye, Frantzia, 1926ko abuztuaren 10a) frantses organista da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musikari-familia batean jaio zen. Aita (Albert) eta anaia (Jehan) musikagileak zituen, eta sarritan jo izan du haien musika. Parisko Kontserbatorioan egin zituen ikasketak, eta, ikasten ari zela, hainbat sari bereganatu zituen, gerora izandako ibilbide bikaina iragartzen zutenak.

Gehienbat Bachen musikan trebatu bada ere, ez du albo batera utzi organoari dagokion gainerako musika, ez barrokoa edo erromantikoa (besteak beste, César Francken interpretatzaile aparta da), ezta XX. mendekoa ere.

Musika-interpretazioari dagokionez, adierazkortasun handiaz gainera, joaldien argitasuna eta organo-erregistroetan duen trebetasuna nabaritu izan dira emakume organista honengan. Musika-irakaskuntzan ere gailendu da, gaitasun handia erakutsi baitu ikasleak, teknikan baino haratago, interpretatzen ari diren autorearen eta obraren munduan murgilarazteko.

Honoris causa doktorea da Colorado eta Texasko unibertsitateetan, eta hainbat musika-lan ere eskaini diote, Charles Chayneren "Organo Kontzertua", esate baterako. Musika-grabazioak ere ugari egin ditu; besteak beste, Bachen eta bere anaia Jehanen organorako lan guztiak grabatu ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marie-Claire Alain Aldatu lotura Wikidatan