Matsue

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Matsue

Matsue
Matsue bandera

Matsue armarria

Ofiziala 松江市 (Matsue-shi)
Estatua JaponiaJaponia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Chūgoku
Shimane
Koordenatuak

35°28′0″N 133°3′0″E / 35.46667°N 133.05000°E / 35.46667; 133.05000Koordenatuak: 35°28′0″N 133°3′0″E / 35.46667°N 133.05000°E / 35.46667; 133.05000

Matsue non dagoen adierazten duen Japonia-ko/-go/-eko mapa
Matsue
Eremua 530.21 km²
Biztanleria 206.891 bizt.
Dentsitatea bizt./km²
www.city.matsue.shimane.jp

Matsue (松江市 Matsue-shi?) Shimane prefekturako hiriburua da, Japoniako prefektura-hiribururik txikienetakoa, izan ere, 2014ko erroldaren arabera 206.891 biztanle ditu. Hala ere Japoniako itsasoaren ertzean dagoen bigarren hiri japoniar populatuena da Niigataren ondoren.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prefeturaren ipar-mendebaldeko mugan dago, Tottori prefekturaren ondoan. Ohashi ibaiaren bi ertzetan zabaltzen da hiria, Nakaumi eta Shinji aintziren artean. Japoniako itsasoa eta aintzira bien artean kokaturik dagoenez "uraren hiria" (水の都) ezizena eman izan zaio.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horio Yoshiharu jauntxoak 1607 eta 1611 artean eraiki zuen gaztelua eta inguruan herria eratuz joan zen. Aintzinako Sanin eskualdearen agintea bertan egon izan zen urte askotan zehar, hasieran Horio leinuaren eskutan eta ondoren Kyogoku familiarenean eta 1637an Matsudairatarrek hartu zuten boterea. Azken hauek Tokugawatarren senideak izanik luze iraun zuten eta gazteluaren inguruan eratu zen hiriari berari ere izena eman zioten.

Lafcadio Hearn idazle greziarra Matsuen izan zen irakasle 1890 eta 1891 artean eta bere etxea izan zena gaur egun museo bihurtua dago.

Matsue hiria bera 1889ko apirilaren 1ean fundatu zen eta XXI mendean inguruko hainbat herri hartuaz bat zabaldu egin da.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Matsue, Shimane)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 7.3 8.0 11.8 18.0 22.5 25.3 29.4 31.1 26.4 21.1 15.8 10.5 18.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 3.7 4.0 6.9 12.5 17.1 20.9 25.2 26.5 22.0 16.1 11.0 6.4 14.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.5 0.6 2.5 7.7 12.4 17.3 22.1 22.9 18.5 12.0 6.9 2.7 10.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 151.1 136.5 126.8 124.0 119.6 196.0 268.3 145.4 216.3 135.0 137.8 137.9 1894.7
Eguzki orduak 71.5 83.7 144.1 181.3 216.3 172.0 188.2 215.3 153.4 160.1 111.3 84.4 1781.6
Hezetasuna (%) 76 76 74 73 74 80 82 79 81 79 79 77 930
Iturria: NOAA (1961-1990) [1]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Matsue Aldatu lotura Wikidatan