Mendi Transantartikoak
Wikipedia(e)tik
Izotz urdina Fryxell lakuaren gainean, Mendi Transantartikoetan, Kanada glaziarraren eta beste glaziar txikiago batzuen ur urtuz sortua. Ur geza azalean geratzen da, eta, izoztean, beheko ur gazia zigilatzen du.
Mendi Transantartikoak deritzona etenaldiren batekin, Adare lurmuturra eta Coats Lurraldearen artean hedatzen den mendilerro antartiko bat da. Mendi hauek ekialdeko Antartika eta mendebaldeko antartika banatzen dituzte. Ross itsasoaren mendebaldetik eta Ross izotz hesiaren mendebalde eta hegoaldeko zatietatik doazen zenbait izendun jarraikako mendikateak, Horlick mendiak, Thiel mendiak, Pensacola mendiak, Shackleton mendikatea eta Theron mendiak hartzen ditu bere barnean.
Izen hau AEBetako ACANek (Antartikako Izenei buruzko Batzorde Aholkularia) iradoki zuen 1962an, eta ordutik nazioarte mailan onartua da.