Michelle Monaghan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Michelle Monaghan
Michelle Monaghan
Datu pertsonalak
Izen osoa Michelle Lynn Monaghan
Jaio 1976ko martxoaren 23a (38 urte)
Winthrop, Iowa (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
IMDB IMDBko fitxa

Michelle Lynn Monaghan (Winthrop, Iowa, Ameriketako Estatu Batuak, 1976ko martxoaren 23an) aktore estatubatuarra da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monaghan Iowako Winthrop herrian jaio zen, Sharonen (bere etxean bertan zegoen haurrentzako gune batean administrari gisa jarduten zuen) eta Bob Monaghanen (lantegi batean lan egiten zuen, naiz eta batzuetan baserritar gisa jarduten zuen) alaba .[1][2] Helduagoak diren bi anaia ditu, Bob eta John[3] eta bere familiak etxean adoptatutako haurrak hartzen zituen. East Buchanan High Schoolen 1994. urtean graduatu zen, bertan kurtsoko lehendakaria izan zen eta hainbat antzezlanetan parte hartu zuen. Graduatu ostean, Columbia College Chicagoen kazetaritza ikasteko helburuarekin Chicagora joan zen bizitzera. Ikasten ari zela, modelo lanak egin zituen Ameriketako Estatu Batuetan, Europan (Milan) eta Asian (Singapur, Tokyo eta Hong Kong.) Azkeneko seihilekoa baino ez zitzaiola falta bukatzeko, collegea utzi egin zuen, New Yorkera bizitzera joan eta modelo zein antzezpeneko ikasketekin hasi zen.

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monaghanek bere lehenengo agerraldi garrantzitsuak telesailetako hainbat kapituluetan, zehazki Young Americanseko bi saioetan eta Law & Order: Special Victims Uniten, biak 2001ean. Bere lehendabiziko lana pantaila handian urte horretan bertan egingo zuen, Perfume pelikulan "Henrietta"ren paper txikiarekin. Honek jarraipena izango zuen hurrengo urtean, 2002an, Unfaithful pelikulan beste paper txikia antzezten.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Peter White artista grafikoarekin 2005. urtean ezkondu zen, festa batean ezagutu eta bost urtera. Gaur egun New York hirian bizi dira.

Aktorearen publizistak 2008ko ekainaren 3an egindako adierazpen batzuetan oinarriturik, 2008. urtearen bukaerarako beraien lehen seme/alabaren jaiotza espero dute.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia
2001 Perfume Henrietta
2002 Unfaithful Lindsay
2003 It Runs in the Family Peg Maloney
2004 Winter Solstice Stacey
2004 The Bourne Supremacy Kim
2005 Constantine Ellie
2005 Kiss Kiss Bang Bang Harmony
2005 Mr.& Mrs. Smith Gwen
2005 North Country Sherry
2006 Mission: Impossible III Julia
2007 The Heartbreak Kid Miranda
2007 Gone Baby Gone Angela "Angie" Gennaro
2008 Trucker Diane Ford
2008 Made of Honor Hannah
2008 Eagle Eye Rachel Holloman

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michelle Monaghan Aldatu lotura Wikidatan