Michiel de Ruyter

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Michiel de Ruyter.

Michiel Adriaenszoon de Ruyter (Flessinga, Zazpi Herbehere Batuen Errepublika, 1607ko martxoaren 24a - Siracusa, Sizilia, 1676ko apirilaren 29a) herbeheretar almirantea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugalgo Independentziako Gerran parte hartu zuen 1641. urtean, eta ingelesen eta holandarren artekoan, 1652-1654 urte-bitartean. 1699an, Danimarkako itsas armadarekin batera bi aldiz menderatu zuen Suediako armada. Holandaren eta Ingalaterraren arteko bigarren gerran (1665-1667) garaipena lortu zuen hasieran Monk ingelesaren aurka, baina ihes egin behar izan zuen Monkek eta Ruperto printzeak bat egin zutenean. Hala eta guztiz ere, Tamesis ibaian gora egin zuen, eta Londresko hiriari setioa ezarri zion Ingalaterrako itsas armadaren ahulezia agerian utzita. Holandako Gerra piztu zenean (1672), eta Hagako Hitzarmena izenpetu ondoren (1673), frantsesek eta ingelesek osatu zuten armada menderatu zuen Ruyterrek. Messinako biztanleek espainiarren mendekotasunaren aurkako matxinada bultzatu zutenean (1674), Mediterraneo itsasora abiatu zen Karlos II.ari laguntzeko asmoz, baina zauritu egin zuten Agostako uretan, eta handik gutxira hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michiel de Ruyter Aldatu lotura Wikidatan