Miguel Okendo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Miguel Okendo

Miguel Okendo Segura (Donostia, 1534 - itsasoan, 1588) itsasgizon eta militar gipuzkoarra zen, Antonio Okendo amiral ezagunaren aita.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1575 - Bere ontziarekin Orango jardunean parte hartu zuen.
  • 1582 - Gipuzkoako eskuadrako kapitain nagusi zela, Terceira uharteko guduan parte hartu zuen Álvaro de Bazán amiralaren agindupean. Bertan Frantziako ontziak bereganatu eta banderak ezarri zizkion.
  • 1583 - Terceira uharteaz jabetu zen, kosta begiztatu eta bertan lehorreratu ondoren.
  • 1588 - Juan Martinez de Errekalde bilbotarrarekin batera Itsas Armada Garaiezineko lotinant izendatu zuten, Medina Sidoniako dukearen itsasoko ezagutza falta osatu zitzaten. Okendoren ontziak su hartu zuen eta bertan behera utzi beharrean aurkitu zen. Zoritxarreko egun horretatik itzultzean, itsasoan bertan hil zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]