Minecraft

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Minecraft
Argitaratze data Classic: 2009.05.10

Alpha: 2010.06.29

Beta: 2010.12.20

Bertsio ofiziala: 2011.11.18 (PC) / 2012.05.9 (Xbox 360)
Sortzailea Mojang 4J Studios (Xbox 360)
Argitaletxea Mojang Microsoft Studios (Xbox 360)
Ekoizlea Mojang
Joko mota Sandbox/Survival
Plataforma PC, Mac, Raspberry Pi, Linux (Javarekin bateragarriak), Android, iOS, Xbox 360
Azken bertsioa 1.8
Adin Sailkapena 8 urtetik aurrera (PEGI7+)
Jolas mota Jokalari bakarra / Online jokalari anitz/ Minecraft Realms
Webgunea www.minecraft.net


Minecraft javan oinarrituriko ordenagailurako bideojoko bat da, Mojang, bideojoko enpresak, 2009an sortua. Sandbox erako bideojokoa da, hau da, mundu ireki batean kokatzen da jokalaria ingurugiroarekin joka dezake nahi duen erara. Gaur egun plataforma askotan da eskuragarria, Linux, Mac OS X, Raspberry Pi, Windows eta Xbox360en. Beste bertsio berriago bat agertu zen 2012an mugikorrentzako, Android eta iOSentzako.

Joko honen originaltasuna 2 elementutan datza:

  • Crafting-a: 2x2 eta 3x3-ko kasillako lanmailetan objetuak kokatzea forma logiko batekin beste objektu bat lortzeko. Objetuak banaka, 16naka edo 64ka gorde daitezke eta unitate hauei "stack" deritze. Munduan zehar egurra, burdina, ikatza, urrea, redstone-a, arroka, diamantea etab. aurki daitezke. Eta hauekin herramintak eta objetuak sor daitezke.
  • Egitura kubikoa: Jokoaren inguru osoa kuboz osatuta dago (1x1x1). Eta edozein elementu forma karratua du. Pertsonaia eta mob-ak (entitate bizidunak ere).


Joko Modalitateak[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jolas askea: Jokalaria objektu guztiak ditu bere jabetzan eta hegan egin dezake horrekin nahi duena egin dezake. Jokalaria ezin da hil, hau da bizitza infinitua du. Hau zen jokoak zuen lehendabiziko modalitatea, eta imajinazioa erabiltzean datza.
  • Bizirautea: Joko mota honetan jokalariak 20 bizitza unitate ditu, ezer ezetik abiatzen da, ezin du hegan egin, gosea jasaten du eta hil daiteke. Mota honek hiru zailtasun maila eskaintzen ditu: 1 "easy", erresena, 2 "normal", normala, eta 3 "hard", zailena. Jokalaria hiltzen bada berriz ager daiteke, agertze puntuan edo lo egin duen azken ohean.
  • "Hardcore"-a: Aurrekoa bezalakoa da baina 3. zailtasunean soilik joka daiteke eta behin hilda sortutako guztia ezabatu egiten da plataformaren memoriatik betirako.
  • Abentura: Joko modalitate honetan jokalaria ez du goserik izango eta ezin izango ditu kuboak apurtu, batzuk izan ezik (arroka pikoarekin adibidez). Joko mota hau historiadun mapak jolasteko pentsatuta dago.

Minecraft-eko Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundua kuboz osatuta dago bakoitza propietate eta erabilera ezberdinekin. Legarra eta area izan ezik kuboak ez daude grabitatearen menpe. 16x16 pixeleko texturekin kubo bakoitzeko alde batean adierazten da ze bloke den.

Mapa, ingurugiroa, ausazkoa da. Mundua 12x12ko ataletan, "chunks"-etan kargatu egiten da ordenagailua jokoa irekitzerakoan ez gainkargatzeko hainbeste informazio batera jasotzean mundua praktikan (60x10⁶x60x10⁶ kubo baitira) infinitua baita maparen zati berri batera iristen denean pertsonaia bere inguruko 400 chunk-ak sortzen dira.[2] Mundua biometan banatzen da: Basoa, desertua, lautada, taiga, perretxiko irla, padura,zerua, ozeanoa, infernua(dimentsio bat bere baitan), lautada izoztua, oihana, "end"-a (dimentsio bat bere baitan) eta mendi extremoak. Bakoitza egitura eta ezaugarri ezberdinak dituelarik. 1.7 bertsioetan beste bioma batzuk ere atera dira hauek dira batzuk: sabana, baso itxia, mesa, izotz punten lautada, elurdun taiga eta mega taiga dire horietako aipagarrienak.[3]

Mundu honetan hainbat entitate daude, bi motatakoak:

Erreferntziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.minecraftwiki.net/wiki/Game_Modes#Game_modes%7CJoko modalitatei buruzko informazioa duen minecraftren wiki ofizialeko orrrialdea
  2. http://www.minecraftwiki.net/wiki/World Minecrafteko mapari eta bere sorrerari buruzko orrialdea minecraftren wiki ofizialeko orrialdea
  3. http://www.minecraftwiki.net/wiki/Biome Biomei buruzko orrialdea minecraftren wiki ofizialean
  4. http://www.minecraftwiki.net/wiki/Mob#Passive Entitate pasiboei buruzko orrialdea minecraft-ren wiki ofizialean
  5. http://www.minecraftwiki.net/wiki/Mob#Hostile Entitate erasotzailei buruzko orrialdea minecraftren wiki ofizialean

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Minecraft Aldatu lotura Wikidatan