Bioma

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Biomak
Bioma lehortarrak
Tundra
Taiga/baso borealak
Mendiko belardi eta sastrakadiak
Koniferoen baso epelak
Koniferoen baso tropikal eta subtropikalak
Hostozabalen baso misto epelak
Baso eta sastrakadi mediterraneoak
Hostozabalen oihan heze tropikal eta subtropikalak
Hostozabalen oihan lehor tropikal eta subtropikalak
Belardi, sabana eta sastrakadi epelak
Belardi, sabana eta sastrakadi tropikal eta subtropikalak
Basamortuak eta sastrakadi xerikoak
Urperatutako belardi eta sabanak
Ibarbasoak
Hezeguneak
Bioma urtarrak
Urmaelak
Itsasertza/marearteko zona
Mangladiak
Algen basoak
Koralezko uharriak
Zona neritikoa
Zapalda kontinentala
Zona pelagikoa
Zona bentikoa
Arnasbide hidrotermalak
Arnasbide hotzak
Izotz uharteak
Beste batzuk
Zona endolitikoak


Biomak antzeko ezaugarri ekologikoak eta klimatikoak dituzten area geografiko handiak dira. Biomak sailkatzeko irizpide nagusietakoa baldintza klimatikoak dira, faktore horrek eragin sendoa baitu toki batean bizi diren izaki bizidunen ezaugarrietan. Bioma bakoitzak landare, animalia, lurzoru eta klima mota homogeneoak izan ohi ditu. Biomen ezaugarriak definitzeko, landareen egitura (zuhaitzak, zuhaiskak edo belarrak diren), hosto motak (hostozabalak, koniferoak), landareen sakabanaketa (basoa, sabana) eta klima bezalako elementuak erabiltzen dira. Ekozonetan ez bezala, ez da ezaugarri genetiko, taxonomiko edo historikorik erabiltzen biomak ezaugarritzeko. Sarritan, segida ekologikoen eta klimax landarediaren bidez identifikatzen dira.

Bioma bakoitzaren biodibertsitatea, bereziki faunarena eta mendeko landareena, espezie nagusiaren biomasaren eta faktore abiotikoen araberakoa da. Bioma lehortarretan, espezieen dibertsitatean eragina duten faktore nagusiak produktibitate primarioa, hezetasuna eta tenperatura dira.

Bioma berak izen ezberdina eduki dezake toki bakoitzean. Esaterako, belardi, sabana eta sastrakadi epelak deituriko biomari estepa deritzo Asia erdialdean, belardi Ipar Amerikan eta pampa Hego Amerikan.

Esan bezala, klima da bioma lehortarren banaketan eragina duen faktore nagusia. Faktore klimatiko nagusiak hurrengoak dira:

  • latitudea: arktikoa, boreala, epela, subtropikala, tropikala.
  • hezetasuna: hezea, erdihezea, erdiaridoa eta aridoa.
    • urte sasoien bariazioa: euriak urte osoan zehar gerta daitezke edo sasoi batean soilik.
    • uda lehorra, negu hezea: Lurreko eskualde askotan udan jasotzen dituzte prezipitazio gehienak; beste leku batzuetan neguan gertatzen da prezipitazioa.
  • altitudea: garaiera altuagoetara jotzean gertatzen den habitaten banaketa, latitude altuagoetara jotzean gertatzen denaren parekoa da.

Biomak sailkatzeko gehien erabiltzen den sistemak latitudea (azken finean, tenperatura) eta hezetasuna erabiltzen ditu. Oro har, biodibertsitatea handiagoa da ekuatorera hurbildu ahala eta hezetasuna gehitu ahala.

Ikusi ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biomen mapa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bioma lehortarrak landarediaren arabera

   izotz geruza eta poloetako basamortuak

   tundra

   taiga

   hostozabalen baso epelak

   estepa epelak

   euri oihan subtropikalak

   landaredia mediterraneoa

   montzoien ohianak

   basamortu aridoak

   sastrakadi xerikoak

   estepa lehorrak

   basamortu erdiaridoak

   belardiak

   zuhaizdun sabanak

   oihan lehor subtropikalak

   euri oihan tropikalak

   tundra alpinoak

   mendiko basoak

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bioma Aldatu lotura Wikidatan