Mohammed V.a Marokokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mohammed V.a Marokokoa


Marokoko Errege

1957ko abuztuaren 14a - 1961eko otsailaren 26a
Marokoko Sultan

1955eko azaroaren 16a - 1957ko abuztuaren 14a
Mohammed Ben Aarafa (en) Itzuli - baliorik ez →
Marokoko Sultan

1927ko azaroaren 17a - 1953ko abuztuaren 20a
Yusef of Morocco (en) Itzuli - Mohammed Ben Aarafa (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaFez1909ko abuztuaren 10a
Herrialdea Maroko
Lehen hizkuntzaarabiera
HeriotzaRabat1961eko otsailaren 26a (51 urte)
Hobiratze lekuaMausoleum of Mohammed V (en) Itzuli
Familia
AitaYusef of Morocco
Ezkontidea(k)Lalla Abla bint Tahar (en) Itzuli
Lalla Bahia (en) Itzuli
Seme-alabak
Familia
LeinuaAlauiak
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Find a Grave: 9214625 Edit the value on Wikidata

Muḥammad ibn Yūsuf edo Mohammed ben Yúsef, Mohammed V.a bezala ezagunagoa (arabieraz: محمد الخامس Muḥammad al-Jāmis‎; Fez 1909ko abuztuak 10-Rabat 1961eko otsailak 26), Marokoko Sultana izan zen 1927tik 1953 arte, eta, ondoren, erregea, 1955etik 1961 arte. Mulay Yusuf sultanaren semea zen, eta honen oinordeko izan zen hau hil ondoren, 1927an. Alauitar dinastiakoa zen.

1953ko abuztuak 20an, frantziarrek, garai horretan Maroko okupatuta zutenak, Mohammed V.a eta bere familia Korsikara erbesteratzera derrigortu zituzten. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Marokon agertzen ari zen mugimendu nazionalistari emandako laguntzagatik, tronuan, Mohammeden senide zen Mohammed Ben Arafa jarriz.

Mohammed V.a eta bere familia, ondoren, Madagaskarrera eramanak izan ziren, 1954ko urtarrilean. Erbestetik itzuli zen 1955eko azaroak 16an, frantziar protektoratuari oposizio aktiboa egin ondoren. 1956ko otsailean, Frantziarekin arrakastaz negoziatu zuen Marokoren independentzia, eta, 1957an, Enperadore titulua hartu zuen, eta, ondoren, Errege titulua.

Bere emazteen artean, Lalla Abla bint Tahar zegoen, bere seme eta oinordeko izan zen Hasan II.aren ama izan zena.

Casablancako Mohammed V.a Nazioarteko Aireportuak, izen hau, bere omenez darama.


Aurrekoa
Mohammed Ben Arafa (Sultana)
Marokoko Erregea
1957-1961
Ondorengoa
Hasan II.a
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mohammed V.a Marokokoa Aldatu lotura Wikidatan