Montalbano komisarioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Montalbano komisarioa
Argitalpena
SortzaileaAndrea Camilleri
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa
Jardueradetektibea

Montalbano komisarioa edo Salvo Montalbano Andrea Camilleri (Porto Empédocle, 1925-Erroma, 2019[1]) idazleak argitaratutako eleberri eta narrazio motz sail bateko protagonista da. Erabiltzen duen hizkuntzan sizilieraren elementu asko dituen italiera erabiltzeagatik bereizten da.

Fikziozko pertsonaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Montelusa probintziako Vigata herrian lan egiten du Montalbanok, asmatutako bi izen, Siziliako Agrigento probintzia eta Porto Empédocleren alter egoak hurrenez hurren. Komisarioaren laguntzaile nagusiak honako hauek dira: Domenico 'Mimì' Augello komisarioa, Giuseppe Fazio inspektorea, Galluzzo agentea, Agatino Catarella agente eta telefonista —haren danbateko izugarriek eta hizkuntza-arazoek burutik komisarioa zoratzen dute—, eta Germanà, Giallombardo, Torretta eta beste agente batzuk ere agertzen dira. Beste laguntzaile batzuk hauek dira: Ingrid Sjöström, haren laguna Nicolò Zito kazetaria eta Pasquano doktorea auzitegiko medikua. Lehen eleberrietan eskolako lagun bat agertzen zen, orain gaizkilea, Gegè izenekoa. Montalbano komisarioa pertsonaia bitxia da, oso argia, funtzionario jeloskorra,eEstatuko Poliziaren ordezkaria, legea errespetatzen duena —nahiz eta, kasua argitzeko behar denean urratzen duen—, irakurle paperjalea, eta gastronomiaren eta bere lurralde siziliarraren maitale handia. Urte asko dira Genovan bizi den Livia Burlandorekin krisi ugari izaten dituen maitasun-harremana duela.

Kasuak ebazteko ortodoxia gutxi duenez, arazo larriak ditu Luca Bonetti-Alderighi nagusiarekin.

Komisarioaren abizena Manuel Vázquez Montalbán idazleari, Pepe Carvalho detektibearen sortzaileari, omenaldia da, gastronomiaren eta literaturaren zalea baita. Camilleri bezala, Montalbano Vázquez Montalbánen eleberrien zalea da. Era berean, Camilleriren zenbait lanetan adierazitakoaren arabera, fantasia-izen hori Italiako hegoaldeari egindako omenaldia da; izan ere, "Salvo" eta "Montalbano" nahiko ohikoak dira han.

Salvo Montalbano euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Montalbano komisarioa protagonista duten hiru lan daude euskarara itzulita, eta euskarazko prentsan kritikak jaso dituzte[2].

  • Hilabete bat Montalbanorekin (Igela, 2011 - Un mese con Montalbano - itzultzailea, Fernando Rey)[3]
  • Gauaren usaina (Erein 2011, Uzta Gorria, 6 - L'odore della notte - itzultzailea, Josu Zabaleta)[4]
  • Uraren forma (Igela 2012, Enigma - Dell'acqua forma - Itzultzailea, Ander Irizar)[5]

Saileko eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1994 - Dell'acqua forma (Uraren forma)
  • 1996 - Il cane di terracotta
  • 1996 - Il ladro di merendine
  • 1997 - La voce del violino
  • 2000 - La gita a Tindari
  • 2001 - L'odore della notte (Gauaren usaina)
  • 2003 - Il giro di boa
  • 2004 - La pazienza del ragno
  • 2004 - Racconti di Montalbano
  • 2005 - La luna di carta
  • 2006 - La vampa d'agosto
  • 2006 - Le ali della Sfinge
  • 2007 - La pista di sabbia
  • 2008 - Il campo del vasaio
  • 2008 - L'età del dubbio
  • 2009 - La danza del gabbiano
  • 2010 - La caccia al tesoro
  • 2010 - Acqua in bocca
  • 2010 - Il sorriso di Angelica
  • 2011 - Il gioco degli specchi
  • 2012 - Lama di luce
  • 2012 - Una voce di notte
  • 2013 - Covo di vipere
  • 2014 - La piramide di fango
  • 2015 - La giostra degli scambi
  • 2016 - L'altro capo del filo
  • 2017 - La rete di protezione
  • 2018 - Il método Catalanotti
  • 2019 - Il cuoco dell'Alcyon
  • 2020 - Riccardino (Egilea hil ondoren argitaratua)

Kontakizun laburren liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1998 - Un mese con Montalbano (Hilabete bat Montalbanorekin)
  • 1999 - Gli arancini di Montalbano
  • 2002 - La paura di Montalbano
  • 2004 - La prima indagine di Montalbano
  • 2014 - Morte in mare aperto e altre indagini del giovane Montalbano

Telebista saileko kapituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

RAIk telesail bat ekoitzi du Montalbanoren zenbait abenturekin, Luca Zingaretti aktoreak Salvoren papera interpretatzen duelarik, eta Montalbano gaztea haren aurrekina ere Michele Riondinok interpretatuta.

Luca Zingarettiaktorea Montalbano komisarioa interpretatzen
Denboraldia Atalak Estreinua TBn
Lehen denboraldia 2 1999
Bigarren denboraldia 2 2000
Hirugarren denboraldia 2 2001
Laugarren denboraldia 4 2002
Bosgarren denboraldia 2 2005
Seigarren denboraldia 2 2006
Zazpigarren denboraldia 4 2008
Zortzigarren denboraldia 4 2011
Bederatzigarren denboraldia 4 2013
Hamargarren denboraldia 2 2016
Hamaikagarren denboraldia 2 2017
Hamabigarren denboraldia 2 2018
Hamairugarren denboraldia 2 2019
Hamalaugarren denboraldia 2 2020
Hamabostgarren denboraldia 1 2021

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Andrea Camilleri italiar idazlea zendu da» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
  2. «euskarari ekarriak» ekarriak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
  3. Hilabete bat Montalbanorekin – Igela. (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
  4. Gauaren usaina. (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
  5. Uraren forma – Igela. (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]