Agrigento

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Agrigento

Agrigento
Izen ofiziala Città di Agrigento
Estatua ItaliaItalia
Probintzia Agrigento
Koordenatuak

37°19′N 13°35′E / 37.317°N 13.583°E / 37.317; 13.583Koordenatuak: 37°19′N 13°35′E / 37.317°N 13.583°E / 37.317; 13.583

Agrigento non dagoen adierazten duen Italia-ko/-go/-eko mapa
Agrigento
Eremua 244 km²
Garaiera 230 m
Posta kodea 92100
Biztanleria 59.136 bizt. (2008)
Dentsitatea 242,36 bizt./km²
Telefono aurrizkia 0922
http://www.comune.agrigento.it/

Agrigento[1] (sizilieraz: Girgenti) Italiako hiri bat da, izen bereko Agrigentoko probintziako hiriburua; Sizilia uharteko hegoaldeko kostan dago.

Hiria ezaguna da bertan egon zelako Akragas herri grekoa (latinez Agrigentum eta arabieraz Kerkent), antzinako Grezia Handiko urrezko aroko hiririk aipagarrienetarikoa.

Gaur egun 60.000 biztanle inguru ditu Agrigentok. Probintziako beste hiri nagusiak Licata eta Naro dira, azken hori lehenengo kristauen katakonbengatik ezaguna.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akragas hiri zaharra, Akagras ibaiaren ertzean eraiki zuten grekoek K.a. 582. urtean, itsaso aldera, eta Hypsas ibaiaren inguruan; iparraldera mendixkak zeudenez, babes naturala zeukan hiriak. Hiria nabarmen hazi zen, eta K.a. 570. urterako Grezia Handiko hiririk handi eta indartsuenetarikoa zen.

Hainbat herrialde eta agintariren menpean egon ostean, eta hiriaren botereak gorabeherak izan eta gero, 1860. urtean Agrigentoko biztanleek Giuseppe Garibaldiren alde egin zuten Italia batzerakoan. Bigarren Mundu Gerran aliatuen bonbardaketek hiria suntsitu zuten.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turismo-gune garrantzitsua dago Agrigenton, batez ere arkeologia-ondare aberatsak oinarri direla. Inguruko eskualderako nekazaritza-gunea ere bada. Bestalde, sulfuroa eta potasioa erromatarren garaitik ekoizten jarraitu izan dute, eta baita esportatu ere, Empedocle portutik itsasoratuz.

Hala eta guzti ere, Italiako hiririk txiroenetarikoa da biztanle bakoitzaren errentari (per capita errenta) dagokionez. Gainera, Mafia organizazio kriminalarekin eta legez kanpoko droga-trafikoarekin arazo larriak daude.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valle dei Templi ingurua (Tenpluen Ballea, baina mendiko ballea, ez harana edo ibarra) hiri zaharraren hegoaldera dago, eta besteak beste K. a. VI. eta V. mendeetako zazpi tenplu greko dorikoren aztarnak daude; zati batzuk zutik diraute. Inguru guztia UNESCOk 1997. urtean Gizateriaren ondare izendatu zuen.

Senidetutako hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Agrigento