Morad

Wikipedia, Entziklopedia askea
Morad

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMorad El Khattouti El Horami
JaiotzaL'Hospitalet de Llobregat1999ko martxoaren 5a (25 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaMadril
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
arabiera
Jarduerak
Jarduerakraperoa eta musikaria
Izengoitia(k)MDLR
Genero artistikoaurbana
Latin trap (en) Itzuli
Drill (musika)a
Afro trap (en) Itzuli
Reggaetona
Spanish hip hop (en) Itzuli
Moroccan hip hop (en) Itzuli
Musika instrumentuaahotsa

Facebook: moradscredconnexion Twitter: el_moraddd Instagram: el_moraddd MySpace: moradscred Youtube: UCtAhIlz3P9mzJ0jWxaZ8RYA Spotify: 4az97MtWmBQ5Db3GfDh9j9 Musicbrainz: ebca1d88-3991-48e4-bd79-2f219f9c2342 Discogs: 7909825 Edit the value on Wikidata

Morad El Khattouti El Horami (bere izen osoa) 1999ko martxoaren 5ean jaio zen (23 urte) Larachen, Marokon baina orain L’Hospitalet de Llobregaten, Bartzelonan bizi da. Guraso marokoarren semea, ama Larachekoa eta aita Nadorkoa ditu. Moradek hainbat elkarrizketetan komentatu du aitak bera oso gaztea zela abandonatu zituela ama eta biak, baina ez diola amorrurik gordetzen. Bestalde, bere ama asko maite du, abesti baten baino gehiagotan aipatu duenaren arabera[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morad txikitatik abesten hasi zen, zehazki 14 urtegaz. Bere lehenengo abestiak WhatsAppen grabatzen zituen eta gero bere lagunei bidaltzen zizkien[2]. 2019. urtean famatua egin zen M.D.L.R abestiagatik, 2022an, 26 milioi ikustaldi ditu Youtuben[3]. Gaur egun, espainiako drill bikote onenetariko bat Beny Jr eta Moradena da. Bikote honen lehenengo abestia “Si o No” deitzen da, 2019ko maiatzaren 3an argitaratu zen.

Morad, ez da oso atsegina poliziarekin. Hau ez da berria. Berria da 2021 eko uztailaren 17an, ElCaso.cat-en arabera, Morad L’Hospitaleteko Mossos d'Esquadraren poliz-etxean igaro behar izan zuela gaua, Mossoen Brigada Mugikorreko talde batek atxilotu ostean, Floridako blokeen eremuan. Hedabide honen arabera, raperoa eta jende talde bat zalaparta egiten ari ziren bloke horietako oinezkoentzako guneetan gaueko ordu batetatik aurrera, konfinamenduaren aginduak urratuz[4].

Inspirazioa eta Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moraden letren inspirazio iturria bere haurtzaroko eta nerabezaroko bizipenak izan dira eta bertan nola aurreratu zen delinkuentzian aipatzen du[5]. Abeslariak aitortzen du musikari esker ezaguna dela. Drill estiloa lantzen du, Ipar Afrikako jatorriko rap frantsesarekin komuneko ezaugarriak dituen estiloa[6].

Abesti Famatuenak (Bere youtubeko kanalean)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moradek abesti asko argitaratu dituz, baina orain arte bere youtubeko kanalean ikuspen handien daukazan abestiak hauek dira:

1- Normal (47 M)[7]

Moraden abestirik famatuenaren azala

2- Yo no voy (45 M)[8]

3- Pelele (40 M)[9]

4- Motorola (39 M)[10]

5- Toca (29 M)[11]

6- Cuando Ella Sale (25 M)[12]

7- M.D.L.R (24 M)[13]

8- Comó están? (23 M)[14]

9- Bobo (23 M)[15]

10- Aguantando (23 M)[16]

Elkarrizketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moradi egin dioten elkarrizketarik famatuenak LaSextakoa eta La Resistenciakoa dira.

LaSexta: Morad abeslaria izan da Lo de Évole sasoi berriko lehen gonbidatua eta elkarrizketan emandako hitzek ez dute inor axolagabe utzi. Izan ere, bere bideoklipak zein Jordi Évoleri egindako elkarrizketa bera hazi zen Hospitalet de Llobregat auzo berean grabatu dira. Besteak beste, Jordi Évolek arrazakeriaren gaia atera nahi izan zuen bere gonbidatuarekin.

“Jendea ona ala txarra da, ez dago arraza txarrik”. Artistak gogoratu du, Espainian, emakumeak gehien bortxatzen eta jipoitzen dituztenak espainiarrak direla. “Baina besteari mena jarri zioten kamioi baten azpian sartu zelako Espainian?”[17].

La Resistencia: Morad ez zan bakarrik joan, Achraf Hakimigaz joan zan (PSG futbol taldeko jokalaria). L'Hospitalet de Llobregatekoa ia ordu erdiko atzerapenaren ostean iritsi zen azkenean. Une deserosoa izan zen Moradentzako eta esan zuen “Bartzelonako irteeran istripu bat aurkitu dugu eta denbora luzez gelditu gara”, baina, geroago jakin zen Moradek gezurra esan zuela, bere bidaia-lagun batek arratsaldeko laurak edo bostak aldera joan zirela aitortu zuenean. [18].

Elkarrizketan hainbat gauzez hitz egin eben: Mbappez; Real Madridegaz ez zuela hurrengo urtean jolastuko, Moraden azken abestiez,...

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Morad - Quién es, Biografía, Datos y Curiosidades » La Bio De» La Bio De 2022-01-05 (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  2. (Gaztelaniaz) Morad. 2022-05-22 (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  3. MORAD - M.D.L.R. (Noiz kontsultatua: 2022-12-06).
  4. (Katalanez) «Detingut pels Mossos el famós raper i traper Morad a l'Hospitalet de Llogregat» El Caso 2021-07-29 (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  5. (Katalanez) «Morad: “Hi ha discoteques on no em deixaven entrar i que ara em truquen perquè hi actuï”» RAC1 2019-08-29 (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  6. (Katalanez) Ara. (2019-12-06). «Morad, el rap de la Florida» Ara.cat (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  7. MORAD - NORMAL [VIDEO OFICIAL. ] (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  8. MORAD - YO NO VOY [VIDEO OFICIAL. ] (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  9. MORAD - PELELE (VIDEO OFICIAL). (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  10. MORAD - MOTOROLA [VIDEO OFICIAL. ] (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  11. MORAD - TOCA [VIDEO OFICIAL. ] (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  12. MORAD - Cuando Ella Sale. (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  13. «M.D. L.R - YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  14. Morad, Trobi - CÓMO ESTÁN? (VIDEO OFICIAL). (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  15. MORAD - BOBO [VIDEO OFICIAL. ] (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  16. Morad - Aguantando [VIDEO OFICIAL. ] (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  17. (Gaztelaniaz) «Morad en ‘Lo de Évole’: “Quienes más violan y pegan a sus mujeres en España son los españoles”» www.lavozdealmeria.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  18. (Gaztelaniaz) «David Broncano, Morad y Achraf Hakimi y el incómodo momento entre ellos» Mundo Deportivo 2022-05-28 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).