Musikaren Museo Nazionala

Koordenatuak: 38°44′58″N 9°10′47″W / 38.749444°N 9.179722°W / 38.749444; -9.179722
Wikipedia, Entziklopedia askea
Musikaren Museo Nazionala
Kokapena
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaLisboa
HiriaLisboa
Koordenatuak38°44′58″N 9°10′47″W / 38.749444°N 9.179722°W / 38.749444; -9.179722
Map
Bisitariak urtean7.328
Webgune ofiziala

Musikaren Museo Nazionala (Museu Nacional da Música) Lisboan dagoen portugaldar museo nazionala da, musikari eskainia. Europako musika-tresna bilduma garrantzitsuenetako bat du. Tresna horietako batzuk Altxor Nazional gisa kalifikatuta daude, hala nola Portugalgo Stradivarius Chevillard-Rei biolontxeloa, Kravo Antunes edo Pascal Taskinen Kravoa.

Musika tresnez gain, bisitariek dokumentuak, fonogramak eta ikonografia aurki ditzakete museoan. Musikaren Museo Nazionalak Dokumentazio Zentro bat ere badu, eta bere bilduma hainbat jarduerarekin osatzen du, hala nola kontzertuekin, gaikako bisitekin eta tailerrekin.

Musikaren Museo Nazionala 1994tik dago Lisboako metroko Alto dos Moinhos geltokiaren eraikinean, baina museoa Mafrako Errege Eraikinera lekualdatzea aurreikusita dago.

Bilduma Instrumentala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musikaren Museo Nazionalak XVI. mendetik XX. mendera bitarteko mila instrumentu baino gehiagoko bilduma du, batez ere Europako instrumentuak dira, nahiz eta asiar eta afrikar jatorrikoak ere badauden, tradizio eruditu eta herrikoikoak. Bildumaren zati handi bat Alfredo Keil, Michel'angelo Lambertini eta Carvalho Monteiroren antzinako bildumetatik dator.

Bilduman balio historiko eta organologiko handia duten instrumentu arraroak daude, besteak beste: Franz Lisztek 1845ean Frantziatik ekarritako Boisselot & Fils pianoa, Joaquim Pedro Quintelarentzat (Farroboko lehen kondea) eraikitako Marcel-Auguste Raoux tronpa, António Stradivari biolontxeloa (Luis I.a Porutgalgo erregeak hartu eta jo zuen), Henry Lockey Hillen biolontxeloa (Guilhermina Suggia Biolontxelo-jotzailearena izan zen) eta Pascal Taskinen kravo frantsesa (Luis XVI.a erregeak agindu zuen eraikitzeko eta, ondoren, Cadavalgo markesarenaizan zen).

Museoa portugaldar jatorriko eta manufakturako instrumentuen kantitate eta kalitateagatik ere nabarmentzen da, horien artean Joaquin Jose Antunesen kraboa (Lisboa, 1758), Haupt familiako zeharkako txirulak (XVIII-XIX) edo Lisboa eta Portoko tailerretako XVII. Mendeko klabikordioak.

Ale bitxiak ere badaude, hala nola poltsikoko biolinak, txirula-bastoiak, beirazko txirula, Jean Louis Olivier Cossoulen melofonoa edo itsas tronpetak.

Bilduma Ikonografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musikaren Museo Nazionalak zeramika, marrazki, eskultura, argazki, grabatu, serigrafia eta pinturako material ikonografikoaren hainbat adibide ditu bere bilduman.

Élisabeth Vigée-Lebrunen Luisa Todiren erretratua

Pinturak XVI. eta XIX. mendeen arteko olio batzuk biltzen ditu, hala nola: Gregório Lopesen ‘Assunção da Virgem’ (XVI. mendea); Henrique José da Silvakmargotutako João Domingos Bomtempo (1814) konpositorearen erretratu bat eta Marie Louise Elisabeth Vigée-Lebrunek egindako Luisa Todi mezzosopranoaren erretratu bat. Arreta berezia merezi dute 1903ko José Malhoaren oihalek, Beethoven eta Musika irudikatzen dutenak, eta Bach, Mozart, Schumann eta Brahmsi eskainitako lau medailoi.

Eskulturan lautea jotzen duten aingeruak (XVIII. Mendea) eta putti de biscuit multzo bat daude, dantzan eta jotzen (XIX/XX. mendea). Argazkigintzari dagokionez, XIX. mendearen hasierako musika-arloko pertsona ospetsuen erretratuak daude bilduman, hala nola José Viana da Mota, Guilhermina Suggia edo Ferruccio Busoni.

Zeramikari eta marrazkiari dagokionez, Coimbraren ‘sagu-platerak’ (pratos ratinhos) daude, musikarien eta musika-praktiken irudikapenak dituztenak, eta António Carneiroren marrazki bat, Bernardo Valentim Moreira de Sá irudikatzen duena.  

Museoak antzerkiko eta musikako irudiak irudikatzen dituzten 150 grabatu eta serigrafia inguru dute, hala nola Marcos Portugal konpositorea, Listz instrumentista eta XVIII. eta XIX. mendeetako hainbat opera-abeslari, hala nola Adelina Patti , besteak beste, Henri Thomassin edo Francesco Bartolozzi grabatzaile handiek eginak.

Dokumentu-bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfredo Kielen A Portuguesa- ren partitura

Musikaren Museo Nazionalak ezin konta ahala dokumentu grafiko ditu, besteak beste, XIX. eta XX. mendeetako ehundaka musika-partitura inprimatuta eta eskuz idatziak, konposizio-piezak, antzezlanen laburpenak eta Fernando Lopes Graça, Armando José Fernandes, Cláudio Carneiro, José Viana da Mota eta Óscar da Silvaegileen lanak, besteak beste.

Aipatzekoak dira, halaber, musikari eta organologiari buruzko monografiak eta aldizkako argitalapenak, libretoak, kontzertu-programak, musika-pertsonalitate ugarien gutunak, hainbat gairi buruz hitz egiten duten dokumentuak, bereziki Alfredo Keilen espoliazioak, haren kolaboratzaile eta antzezlan arinen egile Luis Filgueirasenak, Michel’angelo Lambertinirenak, Josefina Andersenenak, Pedro Pradorenak, Tomás Alcaide abeslari lirikoarenak, Júlio Cardona biolin-jotzailearenak eta haren aita Ferreira da Silvarenak, Ella Eleanore Amzel eta Campos Coelho piano-jotzaileenak eta José de Sousa maisuarenak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musikaren Museo Nazionalaren historia XX. mendearen hasierakoa da, eta museoa hainbat espaziotan birkokatzen joan den urteetan zehar hedatzen da, 1994an Metro Alto dos Moinhos geltokiaren eraikinean behin betiko instalatu zen arte.

1911-1931 - Michel'angelo Lambertiniren museo instrumentala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugalen museo instrumental bat sortzeko lehen ideiak Luis I.a erregearenak izan ziren, eta geroxeago Alfredo Keilenak, musika-tresnen bilduma garrantzitsu baten jabearenak. Hala ere, Michel’angelo Lambertini musikologoak hartu zuen erronka hori bere gain.

1911n, Errepublikaren ezarpenarekin, gobernuak Lambertini izendatzea lortu zuen, eraikin publiko eta erlijiosoetan sakabanatutako musika-instrumentuak, partiturak eta musika-ikonografiako piezak biltzen hasteko.

Musikologoak, ordea, agintean zegoen klasearen borondate faltari aurre egin behar izan zion, eta, 1913an, agindu ofizial batek ordura arte betetzen zituen funtzioetatik kendu zuen. Museoaren proiektuarekin jarraitzen du, baina oraingoan partikularren laguntzaren bila.

1915ean, Teófilo Bragak, garai hartan Errepublikako presidentea zenak, dekretu bat sinatu zuen Rua dos Caetanosen Kontserbatorioko Instrumentu Museoa ezartzeko. Lambertini gonbidatzen dute inbentariatzera eta bildutako objetuak antolatzera, kobratu gabe, eta onartu egiten du. Hala ere, museoak ez zuen instalazio egokirik, ezta beharrezko aurrekontu-babesik ere.

Beraz, partikularren laguntzarekin Lisboako Museo Instrumentala sortzeko ideia itzuli zen. 1916an, António Carvalho Monteirorengana jo zuen, hura ere bildumagilea, Keilen bilduma eskuratu eta atzerrira joan ez zedin. Bere bilduma saltzen dio eta proiektuarekin elkarrekin jarraitzea proposatzen dio.

Carvalho Monteirok Rua do Alecrim-en eraikin batean bildumak babesteko espazio bat onartu eta legatzen du, non azkenean Lambertini, Alfredo Keil eta Carvalho Monteiroren bildumak biltzen dira. Bildumak 1920an biak hil arte jarraituko du, honezkero bildumak 500 pieza baino gehiago ditu.

Carvalho Monteiro eta Lambertiniren heriotzekin, museoaren sorkuntzaren proiektua atzeratu egin da. Ondorioz, bildutako piezak Rua do Alecrim eraikinaren barruan geratzen dira 1931. urtera arte.  

1931-1971 - Kontserbatorioko Musika Museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendeko klabikordoa

Lambertinik bildutako bildumaren balioa eta bertan behera uztearen ondorioz, Estatua hura eskuratzen saiatzen da eta 1915ean dekretuz sortutako Kontserbatorioko Instrumentu Museoaren proiektua aurrera eramaten saiatzen da. Tomás Borba, garai hartako Kontserbatorio Nazionaleko museo eta liburutegiaren kontserbatzailea, Carvalho Monteiroren oinordekoen esku dagoen bilduma eskuratzeaz arduratzen da. Prozesu hori 1931n amaitu ondoren, bildumak Kontserbatorio Nazionalera transferitu ziren, garai hartan Viana da Motak zuzenduta.

Geroago, Luis I.a Erregearenak izan ziren instrumentuak, Ajuda Jauregian daudenak, bildumari gehitzen zaizkio, baita Rua do Alecrimen abandonatutako aldian saldutako pieza batzuk ere, Kontserbatorio Nazionalak enkantean erositakoak.

Kontserbatorioko museo instrumentalaren ondarea instrumentu, partitura eta musikarekin lotutako bestelako material osagarrien erosketa garrantzitsuekin aberasten da, bilduma instrumentu afro-asiarrekin handituz. Puntu horretan, lehen aldiz, erakusketetarako gune bat sortu zen, eta, aldi berean, musika-tresna batzuk zaharberritu ziren eta musika barrokoko errezitaldietan erabiltzea sustatu zen.

1946tik aurrera, hobekuntza-lanen ondoren Kontserbatorioa berriz ireki zenean, museoa ofizialki inauguratu zen, eta alderdi museologikoari eta jendearen sarbideari buruzko kezkari buruzko garapen-aldi bat hasi zen, 1971ra arte luzatu zena.

1971-1975 - Pimenta Jauregia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

70eko hamarkadaren hasieran, kontserbatorioko museoak okupatutako espazioa beharrezkoa bihurtu zen, hiru eskola berri sortu baitziren — Dantza, Zinema eta Hezkuntza artearen bidez —. Espazio propio bat izateko aukera ikusita, garai hartan bilduma osatzen zuten 658 piezak 1971n Campo Grandeko Pimenta Jauregira transferitu ziren, geroago Hiriko Museoa hartuko zuena. Hemen 1975era Kontserbatorioko Musika Eskolak hala erabakita, Liburutegi Nazionalera transferitzen dira berriro.

1975-1991 - Liburutegi Nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburutegi Nazionalean Santiago Kastner musikologoa Zuzendari izendatzen dute eta piezen inbentarioari hasiera ematen dio. 1977tik aurrera, Humberto d’Avila ikuskatzailearen zuzendaritzapean (Musikologia Saileko zuzendaria) hainbat instrumentu, partiturak, grabatuak, pinturak, kontzertu-programak eta abar erosten hasi ziren.

Museoa Liburutegi Nazionaleandagoen arren, jendearentzat zabalik dago berriro, Kontserbatorioko Museo Instrumentala izena mantenduz.

Aldi horretan, batzarreko kideak eztabaidatzen ari dira museoa hartzeko eta bilduma hazteko lekurik onena zein den ikusteko. Hainbat eraikin aukeratzen dira, baina arrazoi ezberdinengatik ez dute museoa hartuko.

1991-1993 - Liburutegi Nazionaletik Alto dos Moinhosera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991n, Kulturako Estatu Idazkaritzaren erabakiz, eta Liburutegi Nazionaleko zuzendaritzaren borondateari zegokionez, bildumak berriro paketatu eta transferitu ziren, lekurik ez zegoela argudiatuz. Tresnak enbalatu eta Mafrako Errege Eraikinera Bidaltzen dira, grabazioak Etnologia Museo Nazionalera eta grabatuen bilduma Arte Zaharreko Museo Nazionalera. Instalazio horietan zati bibliografikoa bakarrik geratzen da.

1993-2018 - Musikaren Museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1993ko urriaren 1ean, Musikaren Mundu Egunean, Portugalgo Museoen Institutuak (egungo Kultura Ondarearen Zuzendaritza Nagusiaren ) eta Lisboako Metropolitanoak sinatutako protokolo baten bidez, mezenasgoaren legearen pean, Museoa Metro Alto dos Moinhos geltokian 20 urterako (1993-2013) jartzeko baldintzak betetzen dira.

Sinatutako protokoloari jarraituz, obrak hasi ziren eta Musikaren Museoa 1994ko uztailaren 26an inauguratu zen. Aldi horretan, museoak aldibaterako erakusketak aurkeztu zituen erregulartasunez, hainbat ekitaldi antolatu zituen, kultura-jarduerak bultzatu zituen, bere bildumak aztertu, inbentariatu eta garatu zituen.

Itxuraz normaltasuna izan arren, Alto dos Moinhoseko instalazioen aldi baterako izaera beti presente egoten zen, eta, beraz, urteetan zehar beren etorkizuna zein izango den eztabaidatzen hasi ziren berriro.

2007an, PRACEren eskutik (Estatuko Administrazio Zentrala Eraberritzeko Programa), Soinuaren Museoa sortzeari buruz eztabaidatu zen. Musika Museoa eta soinu-artxibo nazional bat bilduko zituen egitura horrek, eta fonogramen lege-gordailuaz arduratuko zen. 2008ko urtarrilean Kultura ministroa aldatu zenean, aurreko ideia desagertu zen.

Hiru urte geroago, 2010ean, orduko Kulturako Estatu idazkari, Elísio Sumavielle , iragarri zuen, Museoen Nazioarteko Egunean, Musikaren Museoa Évorako São Bento de Cástris komentura transferituko zela, 2014ra arte luzatzen den prozesu batean.

Erabaki hori Kulturako beste estatu-idazkari batek (Jorge Barreto Xavier) hartuko du 2014an, eta Mafrako Errege Eraikinean 2017ko azarora arte instalatuko dela iragarriko du.

Bitartean, 2013. urtearen amaieran 20 urte betetzen dira Lisboako metroarekin geltokian egoteko sinatutako akordioa. Azkenik, Museoaren eta Lisboako Metroaren arteko akordioa luzaroago berritzen da.

Xedea eta helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoaren helburua museoaren kultura-ondasunak zaintzea, kontserbatzea, aztertzea, baloratzea, zabaltzea eta garatzea da, Portugalgo ondare musikologikoa, fonografikoa eta organologikoa sustatuz, Portugalgo kultura aintzat hartzea eta zabaltzea sustatzeko.Txantiloi:Referências

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]