Núria Mendoza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Núria Mendoza

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNúria Mendoza Miralles
JaiotzaBartzelona1995eko abenduaren 15a (28 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Reial Club Deportiu Espanyol2012 / 2015107
Real Sociedad2015 / 2021166
Levante Unión Deportiva2021 /
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
Altuera1,7±0,001 metro

Twitter: nuria_mendo Edit the value on Wikidata

Núria Mendoza Miralles (Bartzelona, Katalunia, 1995eko abenduaren 15a) kataluniar futbolaria da, atzelari jokatzen duena. Gaur egun Espainiako Emakumezkoen Futbol Ligaren Lehen Mailan aritzen den Real Sociedad futbol-taldean jokatzen du. 19 dortsala darama. [1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klubak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Urtea
R.C.D Espanyol B 20102012
R.C.D Espanyol 20122015
Real Sociedad 2015 -

Espanyol[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010etik 2012ra bitartean, Espanyolen B taldean jokatu zuen.

2012an, Espanyolen lehen taldera igoa izan zen. Bertan lehiatu zuen 2015 urtera arte.

Reala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ean, Realak fitxatu zuen, defentsa txuriurdina indartzeko asmotan. [2]

2019ko Maiatzaren 11n, klubarekin lehen titulua (Erregina Kopa) lortu zuen Granadan, Nuevo Los Cármenes estadioan. Aurkaria Atletico Madril izan zen eta Reala suertatu zen garaile, 2-1 emaitzarekin. [3]

2019ko Abuztuan, Euskal Herriko Kopa lortu zuen Azpeitian, Athleticen aurka 3-0 irabazi ostean. [4]

2020ko Otsailan, lehenengo Espainiako emakumezkoen Superkopa jokatu zuen Salamancan. Finalerdietan Levante gailendu eta finala Bartzelonaren aurka galdu ostean, txapeldunorde geratu zen.

Espainiako Selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

17 eta 19 urte azpiko Espainiako Selekzioekin internazionala izan da.

2018an, Espainiako Selekzio nagusiko deialdian sartu zen. [5]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Nuria Mendozaren fitxa» www.realsociedad.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
  2. Nuria Mendoza Realak fitxatu du. .
  3. «Txapeldunak!» Euskal Irrati Telebista 2019-05-11 (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
  4. 2019/08/24. «Txapeldunak!» www.realsociedad.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
  5. (Gaztelaniaz) «Nuria Mendoza Espainiako selekzioarekin» Mundo Deportivo 2018-09-25 (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
  6. Gascon, Ainara Arratibel. «Urrezko Danborra Realeko futbol eta hockey taldeentzat» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
  7. «Realaren ereserkia ozen abestu dute Realeko neskek» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]