Naberezhnye Txelny
|
Naberezhnye Txelny |
|||
|---|---|---|---|
| — Hiria — | |||
|
|
|||
| Izen ofiziala | На́бережные Челны́ (Naberezhnye Txelny) |
||
| Estatua Barruti federala Subjektu federala |
Volga Tatarstango Errepublika |
||
| Koordenatuak | 55°41′0″N 52°19′″E / 55.68333°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaKoordenatuak: 55°41′0″N 52°19′″E / 55.68333°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea | ||
| Eremua | 146,3 km2 | ||
| Garaiera | 130-253 m | ||
| Posta kodea | 423800 |
||
| Biztanleria | 513,242 bizt (2010) | ||
| Dentsitatea | 3,51 bizt/km² | ||
| http://www.nabchelny.ru/ | |||
Naberezhnye Txelny (errusieraz: Набережные Челны, Tatareraz:Яр Чаллы ); Errusiar Federakundeko Tatarstan errepublika autonomoko bigarren hiririk handiena da.
Industria-gune handia, Naberezhnye Txelny Kama ibaiaren ertzean dago, Kazanetik ia 225 km.-ra, Nizhnekamsk urtegitik gertu. Tukayevsky eskualdeko zentro administratiboa da, beste eskualdeko batekoa bada ere. ( 513.220 biztanle (2010eko erroldaren arabera); 509.870 (2002koaren arabera); 500.309 (1989ko erroldan))
1772an eraiki omen zuten eta 1930ko abuztuaren 10an eman zioten hiri estatusa. Brezhnev (Leonid Brezhnev-en omenez) deitu zioten 1982tik 1988ra. Kamaz eta ZMA kamioiak egiten dira bertan eta hiriak ibilgailuak egiteko munduko zentrorik handiena dauka. Kamaz munduko lantegirik handienetakoa da, bi milia karraturekin azaleraz.
Naberezhnyen dagoen SPRUT enpresak 1987an SprutCAM CAx softwarea sortu zuen.
[aldatu] Iruditegia
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
[aldatu] Kanpo loturak
- Webgune ofiziala (Errusieraz)
- Naberezhnye Txelnyri buruzko bideo bat. (Errusieraz)