Naturismo
Naturismoa gizakia izadiarekin harreman estuagoa izatera itzuli nahi duen jokaera eta mugimendua da, industria-giroko gizarte aurreratuetako ohiturak, higienearen kontrakoak direlakoan, alde batera uzten dituena. Gizartea izadiarekin harreman estuan bizitzeko oinarrizko bidetzat elikatze arin-garbia, batez ere barazkiz eta fruituz osatua, proposatzen du doktrina honek.
Eduki-taula |
Hitz anbiguoa [aldatu]
Dena dela naturismo hitzak nahiko anbiguoa gerta daiteke esan nahi desberdinez erabiltzen baita. Tradizionalki hitz honekin medikuntza mota bat definitu da, medikuntza naturista. Medikuntza horretan ez dira elementu edo botika artifizialak erabiltzen eta garrantzi handia ematen dio gorputzak berrosatzeko duen ahalmenari. Medikuntza naturala, naturopatia eta naturismoa sinonimotzat har daitezke.
Naturismo hitzak baita bizimodu bat definitzen du ere. Horren arabera mugimendu edo bizitzeko filosofia bat da, ekologismotik oso hurbila. Pertsona naturistak kontsumismoaren aurkako jarrera erakusten dute eta bizimodu austerago baten aldekoak dira. Sarritan begetarianoak, beganoak dira. Tokian tokiko produktuak defenditzen dituzte eta ekoizpen ekologikoak, hau da, pestizidak eta produktu kimikorik gabe ekoiztuak. Bestetik, naturarekin kontaktuan bizitzen saiatzen dira, kutsaduratik at. Haientzat aztarna ekologikoa gutxitzea eta bizidunekin armonian bizitzea garrantzia handia du. Aldi berean, ekialdeko filosofiek mugimendu honetan eragin handia izan dute: yoga, reiki, budismoa...
Askotan, berezko komunitateak edo alternatiboak sortu izan dituzte. Pertsona naturista batzuk nudismoa praktikatzen dute, eguneroko bizimoduan biluzik egotea, eta horrek ekarri du nudismo eta naturismoren kontzepetuen nahasketa. Berez, naturista gehienak ez dira nudistak, ezta alderantziz ere. Dena dela, mundu osoan naturismo eta nudismo nahastu egiten dira.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Joseba Bidaurrazagarekin medikuntza naturistari buruzko elkarrizketa Argia aldizkarian.
- (Gaztelaniaz) Janaria gordinik jatekoaren aldeko mugimendua edo gordin jaleak.
Ikus, baita ere [aldatu]
- Nudismoa
- Hondartza nudista
- Txumari Alfaro
- Makrobiotika
- Begetarianismoa
- Permakultura
- Nekazaritza ekologikoa
- Ekologismoa
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.