Neso

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Guido Reni, Deianiraren bahiketa, 1620–1, Louvre museoa.

Greziar mitologian Neso (grezieraz Νεσσος Nessos, latinez Nessus) zentauro ospetsu bat zen, Ixion eta Nefeleren semea, azken hau Zeusek Heraren forma eman zion ninfa-hodei bat. Lizunkeriak jota Heraklesen emaztea zen Deianira bahitzen saiatu zen. Heroiak Neso Deianira bortxatzen saiatzen ikusi zuen Eveno ibaiaren beste aldetik eta pozoitutako gezi bat jaurti zion paparrera. Azken gaiztakeria bezala, Nesok hil zorian zegoela bere odolarekin Herakles beti leial izango zitzaiola esan zion Deianirari. Deianirak, oso modu inozoan sinetsi egin zion, eta Deianira Heraklesengan zuen konfidantza galtzen hasi zenean, tunika bat busti zuen Nesoren odolarekin eta bere senarrari eman zion, oso modu motel eta mingarrian hil zena tunika horrek bere azala erre zuenean (benetako garrekin edo pozoiaren berotasunaren ondorioz).

Istorio hau Medearen istorioaren bertsioren batzuetan ere kontatzen da.

Izen bereko beste pertsonaia batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ozeanida bat, Tetis eta Ozeanoren semea
  2. Ajax Handiak hildako troiar bat.
  3. Nereida bat, Nereo eta Dorisen alaba, bere ahizpa Nesearekin nahastu behar ez dena.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Neso Aldatu lotura Wikidatan