New Orleans Saints

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:04, 22 urtarrila 2016

Txantiloi:Amerikar futbol talde infotaula New Orleans Saints (euskaraz: New Orleansko Santuak) National Football Leaguen jokatzen duen amerikar futboleko taldea da. Louisianako New Orleans hiriko taldea da. 1966an sortua izan zen eta Louisiana Superdome futbol-zelaian jokatzen dute. 2010ean irabazi zuten lehendabiziko aldiz Super Bowla.

Historia

2005eko Katrina urakana

2005eko Katrina urakanak gogor astindu zituen Louisianako eta Mississippiko estatuak hondamendi izugarri bat sortuz. Horrek, New Orleans Saints taldeari aldi baterako kokaleku berri bat bilatzera behartu zuen, New Orleans hiria txikiturik baitzegoen. Azkenean, San Antonion, Texasen, kokatu ziren nahiz eta partidu batzuk Baton Rougen, Louisianako hiriburuan, jokatu zituzten. Denboraldi horretan 3 partidu irabazi eta 13 galdu zituzten.

Tom Benson taldearen jabeak New Orlean Saints taldea Los Angelesera betirako eramateko zorian egon zen, baina NFLk galarazi zuen.

XLIV. Super Bowla

2010ean Super Bowl izeneko National Football Leagueren txapelketaren finala jokatu zuten Miamin, Floridan, Indianapolis Colts taldearen aurka eta 31-17 irabazi zuten, taldearen lehenengo txapelketa lortuz.

Palmaresa

- Super Bowl: 1

  • 2009 (XLIV)

- Konferentziako Txapeldunak: 5

- Dibisioko Txapeldunak: 17

Iruditegia

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: New Orleans Saints