Nimega

Koordenatuak: 51°50′51″N 5°51′45″E / 51.8475°N 5.8625°E / 51.8475; 5.8625
Wikipedia, Entziklopedia askea
Nimega
Nijmegen
Herbehereetako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Herbehereetako Erresuma
Herrialdea Herbehereak
Probintzia Gelderland
AlkateaHubert Bruls (en) Itzuli
Izen ofizialaNijmegen
Jatorrizko izenaNijmegen
Posta kodea6500–6546 eta 6663
HerriburuaNijmegen (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak51°50′51″N 5°51′45″E / 51.8475°N 5.8625°E / 51.8475; 5.8625
Map
Azalera57.53 km²
Altuera29 m
MugakideakWijchen, Beuningen, Overbetuwe, Lingewaard, Ubbergen eta Heumen
Demografia
Biztanleria177.359 (2021eko urtarrilaren 1a)
−300 (2020)
Dentsitatea3.082,9 bizt/km²
Etxebizitzak92.743
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0481, 024
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakAlbany, Gaziantep, Pskov eta Suzhou
Hizkuntza ofizialanederlandera
nijmegen.nl

Nimega[1] (nederlanderaz, Nijmegen) Herbehereetako ekialdeko hiria da, herrialdeko hamargarren populatuena. Gelderland probintzian dago. Herbehereetako hiririk zaharrentzat hartzen dute; izan ere, 2005ean haren sorreraren bi milagarren urteurrena ospatu zen.

Waal ibaiaren ertzetan eta Alemaniako mugatik gertu dago. Industriagunea da: industria mekanikoa, berogailu eta elektrizitate-tresnak, ehungintza, papergintza, jantzi eta zapatagintza dira jarduera nagusiak. Burdinbide-lotune garrantzitsua. Unibertsitate katolikoa ere badu.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nijmegen-Centrum
  • Nijmegen-Oost
  • Nijmegen-Oud-West
  • Nijmegen-Nieuw-West
  • Nijmegen-Midden
  • Nijmegen-Zuid
  • Dukenburg
  • Lindenholt
  • Nijmegen-Noord

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Noviomagus antzinako hiri zelta zen; Trajano enperadoreak erromatartu zuen (Ulpia Noviomagus). Enperadorearen egoitza izan zen Karlomagnoren garaian. Gero, Hansaren barne egon zen hiri aske gisa; 1585ean espainiarren mende erori zen, eta 1672an frantsesek beretu zuten. 1806tik aurrera holandar hiria izan da, Napoleonen mende egon zen aldian izan ezik (1810-1814). Antzinako eraikuntza gehienak suntsiturik gertatu ziren Bigarren Mundu Gerran estatubatuarrek egindako bonbardaketaren kariaz (1944).

Nimegako hitzarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri horretan Frantziak, Holandak eta Espainiak sinatu zuten bake-ituna (1768ko abuztua - 1769ko otsaila). Frantziako Luis XIV.ak 1672an Herbehereen aurka egindako erasoaren ondorioz, Hagako Aliantza Handia (1674) osatu zuten Holandak, Espainiak, Inperioak, Brandeburgok eta Lorrenak. Ezin izan zioten frantziar gudarostearen oldarrari eutsi, baina Ingalaterrak jarrera neutrala alde batera utzi eta Holandarekin elkar hartu zuenean (1678ko uztaila), Luis XIV.a bakezkoak egitera makurtu zen. Hitzarmenen ondorioz, Holandak Maastricht berriro bereganatu eta merkataritza-abantaila zenbait lortu zituen. Espainia galtzaile atera zen (Franche-Comté eta 14 hiri eman behar izan zizkion Frantziari, beste zenbait beretu bazituen ere). Enperadoreak Philippsburg bere esku gorde zuen, Frantziari emandako Friburgo eta Brisachen truke.

Nimega hiriko ikuspegia.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Datu klimatikoak (Nijmegen, (1971–2008))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.4 19.9 26.7 31.6 36.5 36.3 38.7 38.2 33.3 30.5 21.2 17.6 38.7
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 7.3 7.5 11.6 16.5 19.4 22.9 24.7 23.9 21.2 16.4 10.1 6.4 15.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 3.4 3.7 6.5 10.6 13.8 17.0 18.8 18.4 15.4 11.7 6.1 3.1 10.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.8 0.6 2.3 4.7 8.3 11.2 13.0 12.9 9.7 5.9 2.9 0.3 6.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -17.5 -17.1 -9.5 -4.6 -1.3 0.7 2.4 1.5 -1.8 -6.6 -10.8 -15.5 -17.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 55 42 51 35 52 60 78 98 59 57 73 60 722
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 17 14 17 13 14 14 14 13 14 15 17 17 178
Eguzki orduak 57 81 115 166 212 191 200 182 134 111 59 47 1555
Hezetasuna (%) 81 76 68 58 58 60 60 62 68 74 81 84 69
Iturria: [2]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012
147.561 147.631 147.172 150.542 151.924 152.286 153.636 154.581 156.308 157.473 158.215 159.556 160.962 161.358 161.884 163.112 164.540 165.253

Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 157. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-14).
  2. http://www.knmi.nl Klimaatatlas van Nederland

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geografia
Herbehereak
Artikulu hau Herbehereetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.