Nogaiera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nogaiera
Nogayşa
Datu orokorrak
Lurralde eremua Errusia
Hiztunak87.119 (2010)
Ofizialtasuna Karatxai-Txerkesia Dagestan
EskualdeaKaukaso
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
hizkuntza nostratikoak
Altaitar hizkuntzak
Turkiar hizkuntzak
Common Turkic (en) Itzuli
Kipchak (en) Itzuli
Kipchak–Nogai (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza eranskaria
Alfabetoaalfabeto zirilikoa eta latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2nog
ISO 639-3nog
Ethnologuenog
Glottolognoga1249
Wikipedianog
UNESCO348
IETFnog
Endangered
Languages Project

2897

Nogaiera[1][2] (ногай тили, ногайша) nogaien hizkuntza da, turkiar familiakoa. 87.000 inguru[3] hiztun ditu, Errusiako Dagestan, Karatxai-Txerkesia eta Txetxenia errepubliketan, Stavropol krain eta Astrakhan oblasten.

Karatxai-Txerkesian eta Dagestanen hizkuntza ofizialetako bat da, eta eskoletan irakasten da ikasgai bat gisa[4]. Bi aldizkari argitaratzen dira nogaieraz gaur egun: Шоьл Тавысы[5] (Xol tavysy, "esteparen ahotsa") astekaria, Dagestanen eta Ногай Давысы[6] (Nogai davysy, "nogaien ahotsa"), astean bi aldiz ateratzen dena, Karatxai-Txerkesian. TRT Turkiako irrati eta telebista agentziak astean behin irrati saio bat eskaintzen du nogaieraz[7].

Hizkerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru hizkera bereizi ohi dira [8][9]:

  • aknogaiera ("nogaiera zuria"), Kubanen bizi diren nogaiek hitz egiten dutena;
  • karanogaiera ("nogaiera beltza"), Dagestanen;
  • nogaiera edo erdialdeko nogaiera, Stavropol krain.

Hizkuntza estandarra aknogaieran eta karanogaieran oinarritzen da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nogaiera hizkuntza eranskaria da. Izenek kasua eta zenbakia markatzen dute, atzizkien bidez; horrez gain, atzizki posesiboak ere erabiltzen dira. Aditz formak orainaldia-geroaldia, geroaldia (zehaztua eta zehaztugabea) eta lehenaldia (zehaztua eta zehaztugabea) dira.

Idazteko sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendetik hasita, alfabeto arabiarrez idazten zen nogaiera[8]. 1928an alfabeto latinoan oinarrituta idazteko sistema bat sortu zen, eta 1938tik aurrera alfabeto zirilikoa erabiltzen da nogaieraz idazteko. 1950ko azken erreforma ondoren, honako hauek letrak ditu:

А а Б б В в Г г Д д Е е Ё ё Ж ж
З з И и Й й К к Л л М м Н н Нъ нъ
О о Оь оь П п Р р С с Т т У у Уь уь
Ф ф Х х Ц ц Ч ч Ш ш Щ щ Ъ ъ Ы ы
Ь ь Э э Ю ю Я я

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bisita ezazu Nogaiera Wikimedia Incubator proiektuan