Nursultan Nazarbayev
Wikipedia(e)tik
Nursultan Nazarbayev (Chemolgan, Kazakhstan, 1940) politikaria da. Metalurgia-ikasketak egin zituen Qaraghandin (Kazakhstan) eta Moskun (Errusia). 1962an, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistan sartu zen, eta 1990ean, Kazakhstango sobietar errepublikako lehendakari izendatu zuten. Sobietar Batasuna 1991n desegin eta Kazakhstanek independentzia lortu zuenean, Nazarbayev errepublika independenteko lehendakari aukeratu zuten; geroztik ez du kargu hori utzi. 2011n, berriro aukeratu zuten lehendakari beste bost urterako, beste behin ere hauteskundeak gehiengo absolutu nabarmenarekin irabazita.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.