Ondarraitz geltokia
| Ondarraitz / les Deux Jumeaux | |
|---|---|
|
|
|
| Informazio orokorra | |
| Udalerria | Hendaia |
| Geltokiko zerbitzuak | |
| Bestelakoak | ATCRB; Uribil |
| Zerbitzuak | TER Aquitaine |
Ondarraitz Hendaiako tren geltoki bat da. Frantsesez Les Deux-Jumeaux du izena. SNCF erakundeak ustiatutako geltokia Ondarraitz hondartzatik gertu dago eta beraz Hendaia barruan hondartza horren inguruko auzoei ematen die zerbitzua. Bordele-Irun trenbideko geltokia da, 230,200 kilometrotan kokaturikoa hain zuzen ere.
1926an eraikitako geltokia, euskal estiloko arkitekturaren adibidetzat hartua izan da[1]. Lehen Hendaye-Plage zuen izena; oraingo frantsesezko izenak (literalki "bi bikiak") aipatu hondartzaren ekialdean dauden bi irlatxoei, euskaraz Dunbak deitzen direnei erreferentzia egiten die.
Lotunea [aldatu]
Geltokiak ATCRB[2] eta "Uribil"[3] lineekin lotunea du; lehenak Lapurdiko kostaldeko herriekin lotzen du eta bigarrenak Txingudiko Mankomunitatea osatzen duten Gipuzkoako auzoherriekin (Irun, Hondarribia).
| Aurrekoa Hendaia Hendaia/Irun |
Trena terAquitaine |
Ondorengoa Donibane Lohizune-Ziburu Bordele/Akize |
| Aurrekoa Hendaia Hendaia/Irun |
Trena CORAIL Lunéa |
Ondorengoa Donibane Lohizune-Ziburu Paris-Austerlitz |
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
|
|||||