Oreitia

Koordenatuak: 42°51′26″N 2°33′31″W / 42.8572°N 2.5586°W / 42.8572; -2.5586
Wikipedia, Entziklopedia askea
Oreitia
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea [[|]]
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°51′26″N 2°33′31″W / 42.8572°N 2.5586°W / 42.8572; -2.5586
Demografia

Oreitia Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. 534 metroko garaieran dago, hiritik 10 kilometro ingurura ekialdean, Dulantzirako bidearen alboan.

Egun 56 lagun bizi dira bertan, baina 1964an biztanle kopururik altuena eduki zuen, 94 lagun bizi baitzen bertan. Herriko 6 lagun nekazaritzatik bizi dira oraindik, batez ere zerealak, erremolatxa eta patata landatzetik. Gainerako biztanleek Gasteizen egiten dute lan.

Oreitiako elizan (XIII. mendekoa) San Julian eta Santa Basilisa gurtzen dira. Herriko beste eraikin nabarmena Gebara-Lazarraga jauregia da. Oreitian jaiotako Juan Beltrán de Guevara Enrike IV. Espainiakoaren enbaxadorea izan zen Frantzian.

Oreitiar ezagunak