Kretazeo Berantiar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kretazeo Berantiar

99.6 Ma-65.5 Ma

Arabakolautada.jpg

Fanerozoikoa
Paleozoikoa
Kanbriarra
Ordoviziarra
Siluriarra
Devoniarra
Karboniferoa
Permiarra
Mesozoikoa
Triasikoa
Jurasikoa
Kretazeoa
Zenozoikoa
Paleogenoa
Paleozenoa
Eozenoa
Oligozenoa
Neogenoa
Miozenoa
Pliozenoa
Pleistozenoa
Holozenoa

Kretazeo Berantiarra Kretazeoko bi zatietako bat da. Orain dela 99,6 ± 0,9 Ma eta 70,6 ± 0,6 Ma artean hedatu zen. Bere barruan 6 estai ezberdin daude:

K-T mugarekin amaitu zen, Tertziarioa hasiz.

Kretazeo Berantiarra Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bulkanismoa ere eman zen garai honetan eta eusko-kantauriar arroaren erdialdean sumendi ilara bat sortu zen. Ilara horrek bi lerro nagusi zituen: alde batetik Zumarraga, Elosu, Elorrio eta Durangokoa eta besttik Zumarraga, Elosu, Soraluze, Eibar, Markina, Fruiz eta Mungiakoa.[1]. Hauetatik sumendiren bat ur-azpitik atera zen eta errautsak barreiatu, Deban ikus daitezkeen geruza txikiek adierazten duten bezala. Beste lekueta pillow-laba izeneko formazioak agertu ziren. Fruizen laba kolada handi batek zutabe disjuntzioa jasan zuen eta basalto hexagonoak agertzen dira. Hiru Formazio ezberdin aurkitzen ditugu:[2]

Errigoiti Formazioa
Gernika eta Mungian agertzen da. Pillow-labaz, laba-koladaz eta sedimentu bulkanoklastikoz osatua dago. guztira 5 sekuentzia bolkanikok osatzen dute.
Barinaga Formazioa
Bizkaiko Sinklinorioaren ekialdean agertzen da eta 2.500 metroko lodiera izan dezake. Errigoiti formazioaren antzekoa da, baina askoz intrusio gehiago ditu.
Astrabudua Formazioa
Zamudio eta Getxo artean agertzen da eta 650 metro arte eduki ditzake. Koladak eta pillow-labak agertzen dira.

Goi Kretazeoan batez ere tupak eta buztinak metatu ziren Euskal Herrian. Materia organiko ugariko itsasoak ziren, sakonera eskasekoak eta klima epelekoak. Horregatik bertan belakiak, ammoniteak, moluskuak eta itsas triku ugari zeuden (ugarienak Micraster eta Echinocorys motakoak)[1]. Fosil hauek erruz agertzen dira Ameskoetako San Martin herrian eta bertan galbarro hitza ematen zaio. Sakanan eta Arabako Lautadan ere agertzen dira. Kostako labarretan, Debatik Zumaiara doazenetan, adibidez, fosil ugari aurki daitezke garai honetatik.

Kretazeoaren amaieran itsas-mailaren igoera bat eman zen eta tupa zein hareharri turbiditikoaren txandakapenak eman ziren. Honi flysch izena ematen zaio eta Gipuzkoa eta Bizkaiko kostaldeetan oso ugariak dira. Flysch hauetan ammonite, belemnite eta inozeramideak daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Euskal Herriko historia geologikoa
  2. CASTAÑARES, L.M.; ROBLES, S. El vulcanismo del Albiense-Santoniense en la Cuenca Vasco-Cantábrica. in Geología de España. J. M. Vera ed.
Kretazeoa
Kretazeo Goiztiarra Kretazeo Berantiarra
Berriasiarra | Valanginiarra | Hauteriviarra
Barremiarra | Aptiarra | Albiarra
Cenomaniarra | Turoniarra | Coniaciarra
Santoniarra | Campaniarra | Maastrichtiarra