Monotrema
Wikipedia(e)tik
Ugaztunen klaseko Monotremata ordenako animaliez esaten da. Gaur egun bizi diren espezieak dituen prototerioen subklaseko ordena bakarra da. Uzkitik kanporatzen dituzte digestioaren hondakinak eta gernua. Arrautzez ugaltzen dira; emeek hartarako eratzen zaien martsupio edo zaku-antzeko batean berotzen dituzte arrautzak. Ez dute benetako ugatzik, baina esne-guruinak badituzte. Muturra moko-itxurakoa, zapala eta hezurtsua dute. Ginea Berrian, Tasmanian eta Australian bizi dira. Bi familia hartzen ditu, ornitorrinkidoak eta takiglosidoak (edo ekidnidoak).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.