Kastore
Wikipedia(e)tik
|
|
||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Kastore europarra.
|
||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||
|
||||||||||||
Kastorea karraskarien ordenako kastoridoen familiako animalia da, Castor generokoa.
1,20 metro luze izan daiteke, eta isatsak baditu beste 30 cm. Ebakortzak oso luzeak eta zorrotzak ditu. Haietaz baliatzen da zuhaitzak bota eta, txikituz, urtegiak egiteko; hala, gordelekuaren sarrera ur azpian gelditzen da. Atzeko hankak igerian egiteko egokituak ditu. Gaztaina-koloreko ile leuna du, jantzigintzan oso aintzat hartua.
Zuhaitzen azalak eta ernamuinak janez elikatzen da, eta taldetan bizi da.
Bi espezie daude, oso antzekoak: kastore europarra (Castor fiver), Alemania, Polonia eta Errusiako lurraldeetan bizi dena, eta kastore amerikarra (Castor canadensis), Ipar Amerikan bizi dena.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.