Osko
Wikipedia(e)tik
Oskoak Italiar penintsulako hegoaldeko antzinako etnietako bat izan ziren. Oskoak, K. a. V. mendearen bigarren erdialdean, Campanian kokaturik zeuden. Garai hartan hiru federaziotan eraturik azaltzen ziren: Capua, Nola eta Nocera. Greziarren eragin handia izan zuten. Erromaren mende erori ziren K. a. III. mendean, baina beren autonomia gorde zuten. K. a. 211n Hanibalen alde jarria zen Capuak bere askatasunak galdu zituen. Osko hizkuntza latinaren antzekoa zen, eta K. a. I. mendea arte iraun zuen bizirik.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.