Oswald Spengler

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Oswald Spengler

Oswald Spengler (Blankenburg, Alemania, 1880 - Munich, Alemania, 1936) filosofoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1904an, doktoretza eskuratu zuen Hallen, eta 1911 arte eskola-irakasle izan zen. 1911n, Municha joan zen, eta bere lan nagusia, Der Untergang, idazten hasi. Historizismoaren teorialari nagusietakoa izan zen, eta Nietzschek eta Diltheyk eragin handia izan zuten haren pentsaeran. Spenglerrek gizartearen aurrerabidearen mitoa baztertu zuen, eta historia kultura-ziklotan antolatua dela zioen; hala, kulturaren garapena organismo bizienarekin alderatzen zuen, eta lau aro edo aldi bereizi zituen (gaztaroa, helduaroa, zahartzaroa eta heriotza), eta Mendebaldeko kulturaren gainbehera edo zahartzaroa hasia zela zioen. Naziek haren teoria batzuk aintzat hartu zituzten hasieran, baina, oro har, kritika asko jaso zituen.

Besteak beste, hona haren bi idazlan: Der Untergang des Abendlandes (1920, Sartaldearen gainbehera); Der Mensch und die Technik (1931, Gizakia eta teknika).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]